Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Nigeriako emakume batek buruko zapia egin zien hemengo zenbait emakumeri.

Buruan zapia, buruan loreak

Hainbat tailer egin ziren Konstituzio Enparantzan, eta Bulebarrean 'Berdintasunaren mapa osatzen' jardun ziren

FELIX IBARGUTXI

Domingo, 21 de mayo 2017, 10:42

. Pentsatzekoa zen bezala, Konstituzio Enparantza izan zen Olatu Talkako gune garrantzitsuenetako bat. Era askotako tailerrak antolatu ziren bertan, horietako asko umeentzakoak. Adibidez, umeen oso gustuko gertatu zen Ukrainako emakume batzuek buruko lore-koroak egiteko ikastaroa. Yuliya izeneko emakumeak jardun zuen azalpenak ematen, eta azkenean kolore askotako koroak egin zituzten, beti ere plastikozko loretxoak erabilita. Ikasleetan, denak neskatilak ziren; estereotipoek hor jarraitzen dute oraindik.

Hezi+ delakoak ere bazuen bere mahaia plaza hartan. Gipuzkoako ikaskuntzaren bilatzaile erreferente izateko jaioa da. Ikastaroak, tailerrak eta hitzaldiak biltzen dituen plataforma da eta agente zein herritarren ekarpenekin osatzen da.

Beste karpa batean, Cebanc ikastetxearen proposamena zen ogi-orea oratzen irakastea. Hori ere haurren oso gustukoa izan zen. Izan ere, Cebanc-ek heziketa zikloak eskain-tzen ditu, horietako bat sukaldari-tza eta ostalaritzari buruzkoa.

CESA delakoak osasun arloko heziketa zikloa eskaintzen du Urnietan. Erakunde honek ere bazuen atzo bere karpa Konstituzio Enparantzan, eta jolas batzuk proposa-tzen zituen, jolas nahiko serioak, hala ere: adibidez, hortzak garbi-tzeko orea egitea, edota perfume berezi berezi bat egitea, lo egiten laguntzen duena; burkora bota beharreko lurrina omen da.

Gipuzkoako Txinatar Institutua ere bertan zen. Oihalezko dragoi bat zuten erakusgai, eta dantza batzuk ere erakutsi zituzten. Txinera-ikastaroak antolatzea izan ohi da erakunde honen zereginetako bat.

Kutxa Ekoguneak, berriz, aldizkari-paperarekin saskitxoak egiteko modua erakutsi zuen.

Gipuzkoa Solidarioa

Atotxako tren geltokiaren ondoan, Kutxak bultzatzen duen Gipuzkoa Solidarioa ekimenaren gunea zegoen. Besteak beste, gurpil-aulki gaineko ibilbide-gimkana egin zen, nolabaiteko elbarria duten lagun batzuek parte hartu zutelarik.

Gielmar (Gipuzkoako Elbarriak Martxan) elkarteko kide batzuk ere han ari ziren. Lagun talde baten kezketatik sortu zen elkarte hori, eta, besteak beste, hiri, garraio-zerbitzu eta giza-harremanetarako oztopoen kontra borrokatzea du helburu. Eragozpen arkitektonikoen mapa burutzea du beste zereginetako bat.

Horrez gain, 'buruko zapi-trukaketa' ere egin zen Gipuzkoa Solidarioaren gunean. Hau da, Euskal Herri, Sahara, Maroko, Nigeria eta Latinoamerikako zenbait lagun han jardun ziren, nork bere zapi burukoa egin eta besteei egiten erakutsiz. Euskal Herriko ordezkariak Donostiako Kresala elkarteko hiru neska izan ziren: Maddi Llorente, Eider Soage eta Aiora Marigil.

Hantxe zen Euskadi Irratiko Arantza Arza kazetaria ere, zapiei buruzko kronika bidali nahian zuzenean. Marokoko neska batek bere estiloko zapia egin zion kazetariari eta, zuzeneko emanaldiaren unea iritsi zenean, zapia buruan zuela aritu zen Arza.

Nigeriarrek oihal lodi zurrun bat erabili zuten zapia egiteko. Asko irauten duten egiturak lortzen dira horrelako materialekin. Kolore oso bizietako oihalak ekarri zituzten, Afrikan ohitura den bezala.

Bulebarrean 'Berdintasunaren mapa osatzen' izeneko ekitaldia burutu zen. Zoruan hiriaren mapa handi bat ipinita, kolore horiz markatu ziren emakumeentzat arriskutsu izan daitezkeen tokiak.

2015ean, Udal Lantalde Interdepartamentalak (Berdintasuna, Partaidetza, Hiri Mantenu eta Zerbi-tzuak, DBus, Udaltzaingoa eta Ongizatea) 'Donostiako Puntu Kritikoen Mapa' dokumentua aurkeztu zuen, non agertzen diren neska eta emakumeei nolabaiteko arriskua sentiarazten dieten tokiak.

Iaz, Olatu Talkan egin ziren ekitaldi batzuk toki hauetan, eta aurten jarraipena ematea erabaki da. Ana Txurruka berdintasun teknikariak atzo azaldu zuenez, «orain bi urte 41 toki markatu genituen, eta harrezkero egin dira hobekuntza batzuk».

Txurrukak gogorarazi zuenez, «Donostiako kale eta plazetan, %6k bakarrik dute emakume-izena. Hori oso gutxi da, ez da onargarria».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Buruan zapia, buruan loreak

Buruan zapia, buruan loreak