Borrar

Herriartekoaren final aurrekoak asteburuan erabakiko dira

Ostiralean hasita, sei saio izango dira, eta horietatik irtengo dira maiatzaren 6an eta 13an jokatuko diren saioetan abestuko duten lau taldeak

El Diario Vasco

Viernes, 7 de abril 2017, 16:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Abaltzisketa, Azkoitia, Gabiria, Hondarribia, Oñati eta Urretxun jokatuko dira Herriarteko bigarren faseko azken saioak asteburuan, saio horretan erabakiko delarik zer taldek abestuko duten Alegian eta Bergaran egingo diren final aurrekoetan.

Asteburu osoan izango dira Herriarteko bigarren faseko saioak Gipuzkoako herrietan. Ostiralean, apirilaren 7an, Azkoitian Erniarraitz 1 (Azpeitia) eta Xenpelar (Errenteria) taldeen arteko bertso afaria izango da Tintoreri Elkartean, 21:00etatik aurrera. Egun berean, Gabirian jardungo dira Osinalde (Gabiria) eta Sarri nahi genuen baina Habana etorri zaigu (Orio) taldeak. Osinalde elkartean 21:00etan hasiko da bertso afaria.

Hurrengo egunean, apirilaren 8an, larunbatarekin Hondarribiko Olagarro Elkartean bertso bazkaria egingo dute 14:00etan hasita. Txingudi 2 (Irun) eta 26+ (Abaltzisketa, Amezketa, Anoeta eta Berastegi) taldeak arituko dira bertsotan.

Igandean, apirilaren 9an, bigarren fasea itxiko duten hiru saioak izango dira. Txinparta 1 (Oñati) eta Karidadeko benta (Zizurkil eta Asteasu) taldeak Oñatiko Araotzeko saloian egingo dute bertso bazkaria 14:00etan. 26+ (Abaltzisketa, Amezketa, Anoeta eta Berastegi) eta Amona (Amasa-Villabona) taldeek ere bertso bazkaria egingo dute 14:00etan hasita, Abaltzisketa Zalbide sagardotegian. Si mimimi sol (Urretxu-Zumarraga) eta Osinaldek (Gabiria) itxiko dute fasea Urretxuko Osaba tabernan, 20:30ean hasita, egingo duten bertso saioarekin.

Bigarren faseari amaiera emango dioten saiootan erabakiko da finalaurrekoetara pasako diren lau taldeak zeintzuk diren. Maiatzaren 6an eta maiatzaren 13an izango dira. Lehenengoa Alegian, eta, bigarrena, berriz, Bergaran. Bakoitzean bi talde ariko dira lanean.

Finalaurreko saio bakoitzeko garaileak izango dira Azpeitian, maiatzaren 27an egingo den finalean abestuko dutenak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios