Borrar
'Ertzetatik' du izena talde gipuzkoarraren diskoak
Huntza musika taldeak diskoa plazaratu du

Huntza musika taldeak diskoa plazaratu du

Besteak beste, Eli Pagola eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariekin egin dute lan letrak sortzeko

amalia ibargutxi

Miércoles, 7 de diciembre 2016, 14:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Ertzetatik' kaleratu du Huntza taldeak. Hamabi abestik osatzen dute, batik bat pop, rock eta ska estilokoak. Bere lehen diskoa bada ere, arrakasta ezagutu dute jada 'Aldapan gora' kantarekin.

Haritz Harreguyrekin Usurbilgo Higain estudioan grabatutako CD-a aurkeztu dute jada, Durangoko Azokan, Mauka diskoetxearen eskutik. Lau hilabetean egin dute. Hala ere, taldea aspaldikoa da, 2014an sortu baitzuten.

Taldeko kideak sei dira. Josune Arakistain trikitilari eta abeslaria, Uxue Amonarriz pandero jotzaile eta abeslaria, Aitzol Eskisabel gitarra jotzailea, Peru Altube bateria jotzailea, Inhar Eskisabel baxu jotzailea eta Aitor Huizi biolin jotzailea.

2016ko martxoaren 8an 'Harro gaude' kantua plazaratu zuten, oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omentzeko asmoz. Ikasleak dira, gazteak, eta hain zuzen ere, gaztetasun hori aldarrikatzeko bertsolari hasiberriekin egin dute lan letrak sortzeko. "Eli Pagola, Maialen Akizu eta Iñaki Gurrutxagarekin, adibidez. Doinua ematen diegu eta letra edo errima proposamenak egiten dizkigute. Gero guk behar adina buelta ematen dizkiegu", azaltzen du Arakistainek. Elkarlan hau "aukerak sortzeko" egiten dutela gaineratzen du, emakumezko bertsolari hasiberriekiko sororidadea ere aldarri dutelarik.

Ahotsenea sortzaileen gunean diskoa plazaratu ostean, gertu dituzte ondorengo kontzertuetako datak. Abenduaren 16an Zaldibian izango dira, 17an Mutrikun eta 29an Arrasateko gaztetxean.

'Aldapan gora' abestiarekin izandako arrakasta "sorpresa handia" izan da taldearentzat, "bat batean" iritsi baitzaie, heldu, gazte zein haurrek sortutako entzule taldetik. Esana du Huntzak: "Nork berezi zituen kultura, lurra, sua eta ura? Gizakion arteko lotura ere ez al da natura?".

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios