Borrar
NOBELA-PROIEKTUA

'Amek ez dute idazten', Katixa Agirreren nobela-proiektua

Gaur zortzi jasoko duen Augistin Zubiakarai sariaren laguntza izango du proiektua garatzeko

El Diario Vasco

Sábado, 22 de octubre 2016, 10:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Katixa Agirreren nobela-proiektu batek irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria. Hamazazpi lan aurkeztu dira bertara, eta horien artean Agirreren proposamena aukeratu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak. Saria urriaren 27an, ostegun arratsaldean eman zaio, Ondarroan, Literatur Amuak jardunaldien barruan.

'Amek ez dute idazten' izena duen Katixa Agirreren proiektuak amatasunaren eta arte-sorkuntzaren arteko harremanaz egin nahi du gogoeta, hari detektibesko baten bidez: emakume gazte batek bere haur txikia hiltzen du, ageriko arrazoirik gabe, eta kasu horrek jakin-mina eta are obsesioa sortzen dio protagonistari: idazlea da bera, eta ama ere bai; emakume hiltzailea noizbait ezagutu zuela ohartzen da, eta horretaz idaztea erabakitzen du.

Katixa Agirre Gasteizen jaio zen 1981ean. Ikus-entzunezkoetan doktorea da eta EHUko irakaslea. Haur literaturako zenbait liburuz gain, helduentzat 'Sua falta zaigu' (2007) eta 'Habitat' (2009) ipuin-liburuak kaleratu ditu eta 'Atertu arte itxaron' (2015) eleberria.

Sariari dagokionez, bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zen, 2010ean formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zen. Ordutik, gizonezko batek, Joxean Agirrek, eta sei emakumek -Itxaso Araquek, Garbiñe Ubedak, Garazi Kamiok, Jasone Osorok, Miren Gorrotxategik eta Katixa Agirrek berak- irabazi dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios