Borrar
Nerea Arrien.
Pentsatzea gustatzen zitzaion 11 urteko neskaren istorioa

Pentsatzea gustatzen zitzaion 11 urteko neskaren istorioa

Kalean da Zarauzko 34. Lizardi Saria irabazi duen ipuina. «Ez haur ez nerabe diren hibrido horientzat» idatzi du Nerea Arrienek

f. ibargutxi

Sábado, 30 de abril 2016, 09:50

Kalean da 34. Lizardi Saria irabazi duen ipuina, Nerea Arrien lekeitiarraren Pentsatzeko tokia. Hamaika urteko neskatila bat da protagonista eta 10-14 urteko neska-mutikoei begira idatzita dago. Idazle honen lehenengo liburua da. Irakasle-lana egiten ari da Donostiako ikastola batean, eta irakaskuntza munduko inpresio batzuk kontuan hartuta idatzi du ipuina. «Ahaztutako adina da 10-14 urte bitartekoa. Ez haur ez nerabe diren horiena. Haurtzaroa eta nerabezaroa oso deskribatuta eta lantzeko material pilaz hornituta dauden bitartean, ahaztutako adina lantzeko material gutxi dagoela laster konturatzen gara gurasook eta irakasleok», adierazi du Arrienek liburua aurkeztean.

«Ume eta nerabe arteko hibrido diren hauek, emozio anabasa baten jabe dira eta beraien barnea kudeatzeko ahaleginean, laguntza eskatzen digute isilik. Laguntza hoberena emateko asmoz idatzi dut Pentsatzeko txokoa», gaineratu du. «Gauza da, badaudela gaztetxo pila, pentsatzea zigor bat dela uste dutenak», gaineratu du. Ipuina honela hasten da: «Ingeleseko andereñoari ez zaio pentsatzea gustatzen. Izatez, beretzako zigor bat da. Gaizkileentzat kartzelak eraikitzen dituzten bezala, gelan txoko bat eraiki du. Hara bidaltzen gaitu gaizki portatzen garenean. Pentsatzeko txokora. Niri, berriz, pentsatzea gustatu egiten zait».

Pentsamenduari eta zigorrari buruzko ipuina da. «Protagonistak Deba izena duen neskatilak ikusiko du pentsamendua ez dela soilik buruan bizi, baizik eta gorputzeko txoko guztietara bidaiatzen duela: tripara, bularrera, eztarrira, bihotzera, azalera Hauxe izango da liburuaren mamia; ikasketa ez dela ematen, gorputz osoak ikasten duen arte, alegia», laburbildu du Arrienek

Liburuko ilustrazioak Estibalitz Jalonen egin ditu. 2007an argitaratu zuen lehen lana eta, harrezkero, hogeitaka liburu ilustratu ditu. Gainera, 2009an Etxepare album-saria irabazi zuen.

Aurten hamalau lan aurkeztu dira Zarauzko Udalak antolatu ohi duen Lizardi lehiaketara. Epaimahaian Yolanda Arrieta, Alexander Gurrutxaga eta Miren Agur Meabe jardun dira. Bigarren urtez jarraian, beraz, bizkaitar batek eskuratu du Lizardi Saria, iaz Alaine Agirre bermeotarrak irabazi baitzuen Hau ez da zoo bat! lanari esker. Ohi bezala, Zarauzko ikastetxeetan doan banatuko dira liburuaren 2.500 ale, Zarauzko Kultura Sailaren bidez.

Saria jasotzeko egunean, idazlea alaba eskutik helduta agertu zen Zarautza. «Alabaren irudimenak asko lagundu nau liburua egiten. Nire alaba hor dago eta ipuinean dauden gauza asko ez dira nireak, berak esandako kontuak dira eta nik idazlanean jarri ditut», esan zuen orduko hartan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pentsatzea gustatzen zitzaion 11 urteko neskaren istorioa