Zergatik oparitzen dira pazko-opilak?

Pazko-opila arrautza edo txorizo zatiez bete ohi da./
Pazko-opila arrautza edo txorizo zatiez bete ohi da.

Aste Santuarekin batera, tradizioari eusten dioten aita pontekoak hasi dira pazko-opil eta arrautzen bila. Baina, ¿nondik dator ohitura hau? Ikertzaile batzuek kultura paleokristauarekin lotzen dute

DVdonostia

Garizuma Euskal Herrian erro sakonenak dituen ohituretako bat daa, lurraldeko herri askotan oraindik indarra duena. Berrogeialdi honetan, tradizioari eusten dioten aita eta ama pontekoek semebitxi eta alababitxiei txorizoa eta arrautzak dituen ogi bat oparitzen diete urtero, ezkontzen diren arte.

Aramaio, Gorozika, Elorrio, Zornotza, Durango eta Abadiñon, mokotza deitzen diote pazkoa-opil honi. Zeanurin, morrokotea eta, Bermeo eta Busturian, paskopille. Izpuran, morrodua eta Donostian morrokua. Beran, adar-opila eta, Bortziriak zein Baztan eskualdeetan, aitatxi-opil o amatxi-opil. Zerainen, arrautz-opila. Elosuan, kaapaxue, Oñatin eta Debagoienean, karapaixoa eta Arabako Lautadan, ronzapila edo ranzopila. Gainera, ohitura hau ez da Euskal Herrikoan bakarrik mantendu: Kataluniako mona, Gaztelako eta Andaluziako hornazoa eta Asturiasko bollu preñaua, bakoitza bere berezitasunekin, euskal pazko-opilaren parekoak dira.

Baina, opilak izen eta forma ugari har baditzazke ere, tradizioaren jatorria berbera da guztientzat. Ikertzaile batzuen arabera, errituzko ogi hauek jatorri paleokristaua dute, antzinako nekazaritza gurtzetatik eratorriak eta mendebaldeko egutegian txertatutako ohiturak baitira.

Paleokristau garaian ospatzen zituzten erritu pagano nagusi haien artean, gure garizumaren garai berean izaten zen udaberriko ekinokzio jaia zen nabarmenetarikoa, non mota askotako erritualak egiten zituzten ugalkortasunaren ikur zen ogiari eta biziaren hazia eta ziklo biologiko berri baten hasieraren ikur zen arrautzari lotuta.

Pazko-arrautzak

Pazko asteko igandean semebitxiei oparitzen zaizkien arrautzak ez dira betidanik txokolatezkoak izan. Ikertzaile batzuek ohitura hau jatorri paleokristauarekin eta honen arabera arrautza bizi hazia zenaren ideiarekin lotzen duten bitartean, beste batzuek historian mendeak aurrera egin eta ohituraren iturburua katolizismoaren sorreran aurkitu dute.

Azken hauen arabera, bijilia egiten zuten katolikoek garizuma garaian ez zuten ez haragirik ez esnekirik kontsumitzen eta, beraz, egun haietan arrautza errun berriak fresko mantentzeko argizari geruza fin batez estaltzen zituzten. Ondoren, berrogeialdia igaro ostean, herriko elizara joan eta arrautzak bizilagunekin elkarbanatzeko ohitura zuten.

Denboraren poderioz, eliza katolikoaren arauak aldatzen joan dira eta hauekin batera tradizioak, XIX. mendetik aurrera aita pontekoak apaingarriz beteriko txokolatezko arrautzak oparitzen hasi zirelarik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos