Borrar
Sohütako maskaradako aitzindariak.

Igandean hasiko dira Zuberoako maskaradak

Lau hilabetez eskualdeko 14 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen Sohüta-Hokiko gazteak

DV

Miércoles, 6 de enero 2016, 09:59

Igande honetan, urtarrilak 10, egingo dute 2016ko maskaraden lehen agerraldia Sohüta-Hokiko gazteek. Lau hilabetean Zuberoako 14 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen. Battita Berrogain ari da errejenta lanetan maskaraden prestaketak gidatzen eta aitzindarien dantza irakaslea, berriz, Julie Ahaspe izaten ari da. 2003an eskaini zituzten azken aldiz maskaradak Sohütarrek, beraz, 13 urte ondoren belaunaldi berria gogotsu izango da beren inauteriarekin Zuberoa korritzeko.

Buhame andereak, txorrotxon ordez arituko diren artzaiak eta hartza izango dira aurtengo berezitasun batzuk. Maskaradetan ez da maiz ateratzen Hartza, baina Sohütako maskaradetan ohikoa izan ohi da. 38 lagun dira guztira aurtengo maskaraden taldea osatuko dutenak, eta horien artean bederatzi dantzari izango dira: bi txerrero, bi gatüzain, bi kantiniersa, bi zamaltzain eta entseniaria. Bestalde, Kerestuen ofizioa goizeko barrikaden bukaeran egingo da, eta arratsaldeko saioan ostera ez.

Egutegia

Urtarrilak 10, igandea: Sohüta

Urtarrilak 17, igandea: Ezpeize

Urtarrilak 24, igandea: Muskildi

Urtarrilak 31, igandea: Iruri

Otsailak 07, igandea: Maule-Lextarre

Otsailak 14, igandea: Urdiñarbe

Otsailak 28, igandea: Arrokiaga

Martxoak 06, igandea: Mitikile

Martxoak 13, igandea: Idauze

Martxoak 20, igandea: Santa Grazi

Martxoak 27, igandea: Barkoxe

Apirilak 03, igandea: Aloze

Apirilak 10, igandea: Hoki

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Igandean hasiko dira Zuberoako maskaradak

Igandean hasiko dira Zuberoako maskaradak