

Secciones
Servicios
Destacamos
felix ibargutxi
Miércoles, 7 de octubre 2015, 08:12
Tere Irastortzak beste poema-liburu bat plazaratu du: Mundua betetzen zenuten. Ibilbide oparoa izan duen olerkaria da, 1980an argitaratu zuen lehenengo liburua, Gabeziak zeritzana eta harrezkero beste bederatzi titulu plazaratuak zituen. Izenburuak aditzera ematen duen bezala, hildako batzuk daude tartean. «Heriotzaren ebidentzia sentitu eta gero» osatu du liburua, aurkezpenean esan duenez. Argitalpeneko lehenengo olerkiak, adibidez, «heriotza baten zartada, inarrosaldia» islatzen du.
Ez omen da, hala ere, tragediaren baten ondorioz osatutako bilduma. «Heriotza denak naturalak izan dira», esan du. Zalantzak izan zituen, bilduma hau publikatzekoa ote zen, eta Pamiela etxeko editorearekin hitz eginda -Jose Angel Irigarayrekin- aurrera egin zuen.
Poemen artean, bestelako itxura daukaten atal batzuk tartekatu ditu: zenbakiei buruzkio gogoetak. «Zenbakiek utzi dituzten aztarnak bildu ditut. Horiek orientatu egiten gaituzte», esan du idazleak.
Liburuak beste izenburu bat zeukan hasiera batean: Erleek ere bazekiten. Jakina denez, norbait hiltzen zenean, etxekoak erlauntzara joaten ziren, erleei heriotzaren berri ematera, argizaria egin zezaten.
Bukaera aldera, soseguzko tonua hartzen omen du liburuak: «Norberak bizi bat uzten du besteengan». Irastortzak uste du liburuan zehar badaudela beste idazle batzuek heriotzari buruz idatzitakoen oihartzunak. «Poema asko itzuli ditut. Beste poeta batzuek heriotza askoz bortitzagoei buruz idatzi dute; ez dut uste kalte egin didatenik». Kazetarien aurreko aurkezpenean, Mallarmék bere seme Anatole-ren hilobirako prestatu zituen olerkien aipamena egin du Irastorzak: «Zortzi urte zituela hil zitzaion seme hori. Zirraragarriak dira olerki horiek. Ez zituen inoiz argitaratu».
Liburuan, Irastortzak inoiz aipatzen du ama, eta aita ere bai, baina liburua ez da heriotza konkretuei buruzkoa. Zenbaitetan pluraleko lehenengo pertsonan idatzi du, «mina ez delako norberarena bakarrik».
Pamielako editore Jose Angel Irigarayk esan duenez, «gehienbat, bizitza ulertzen eta kokatzen saiatzen da Tere liburu honetan».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.