Urgente La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Donostian egin da telesail berriaren aurkezpena.

'Aitaren etxea', ahalegin handi baten emaitza

ETB hilaren 30ean hasiko da emititzen 1956an girotutako telesail hau

felix ibargutxi

Miércoles, 23 de septiembre 2015, 13:25

Aitaren etxea, Euskal Telebistaren fikzio-lan anbiziotsuena, hilaren 30ean hasiko da emititzen. 1956. urtean girotua, Gerra Zibilaz geroztik arrazoi ideologikoengatik haserretuta bizi diren bi familia dira istorioaren ardatza. Gazte batzuen arteko amodioa eta edadeko batzuen arteko gorrotoa azalduko da, eta orduko gertaera soziopolitiko batzuk islatuko dira baita ere. Hasteko, hamabost atal eskainiko dira, bakoitza 60 minutukoa, astean bat, eta telesailak harrera ona izaten badu beste atal sorta bati ekitea aurreikusten dute ETBk eta Pausoka ekoiztetxeak.

Publicidad

Aurkezpen-ekitaldian Maite Iturbe EiTBko zuzendariak adierazi duenez, «apustu handia izan da. Apustu egingo nuke, eta irabaziko nuke, Espainian ez dagoela horrelako kalitatea daukan produkziorik». Lana ez da nolanahikoa izan, markakoa baizik: bi hilabeteko errodajean burutu dira hamabost orduko irudi horiek denak.

Pausokaren eta ETBren artean ekoitzitako telesaila Donostian aurkeztu da, Londres hotelean. Prentsaurrekoan, Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak, Jabi Elortegi telesailaren zuzendariak, eta Loreto Mauleon, Ander Azurmendi, Felix Arkarazo eta Iñigo Aranburu aktoreek hartu dute parte.

Ekoizpena dekoratu naturaletan grabatu da oso-osorik. Zestoako Arozena hotelean, Hondarribiko Alde Zaharreko kaleetan, Legazpiko Lenbur Fundazioaren zenbait tokitan eta Donostian errodatu da batik bat. Horrez gainera, Deban, Pasai Donibanen eta Oiartzunen ere izan dira, besteak beste.

Aitaren Etxea euskal itsasertzeko herri batean dago girotuta, 1956an. Bertako herritarrek, bat egin eta garai hartako baldintza gogorretan bizitzen asmatu beharko dute. Nahiz eta telesailaren helburu nagusia ez izan orduko gertaerak zehatz mehatz kontatzea, garaiko hainbat pasadizo islatuko ditu.

Publicidad

Ahalegin berezia egin omen dute girotze aldetik. Baita arropa, orrazkera eta makillaje aldetik ere. Aipagarria da, adibidez, berriki saritu duten Karmele Soler makillatzailearen partaidetza. Gaizka Bourgeaudek ere egin du lan bertan, zeina Arriya, Bertsolari eta Sin tetas no hay paraíso-n aritutako argazki zuzendaria baita.

Tramari dagokionez, jakitera eman dute bi familiaren arteko haserreak ardatzen duela telsaila neurri handi batean. Batetik Zelaiatarrak daude. Hotel bikain baten jabe dira, baina une zailak biziko dituzte gerra ondoren turismoak izan duen beherakadaren ondorioz. Gainera, gerran galtzaile izan den bandoaren alde agertu izanak ez die asko lagunduko.

Publicidad

Luis Egañak txanponaren beste aldea erakutsiko du. Herriko fabrikako bazkidea da eta, gainera, alkatea. Beraz, ezerk ez dio ihes egiten bere aginte-makilari. Baina ezusteko gertaera batek bi familien bizimodua astinduko baitu: Irene Egaña eta Martin Zelaia gazteak maitemindu egingo dira eta ahalegin guztiak egingo dituzte beren harremani eusteko.

Loreto Mauleon, Nagore Aranburu , Josean Bengoetxea, Felix Arkarazo, Kandido Uranga, Ander Azurmendi, Anartz Zuazua eta Iñaki Beraetxe dira aktoreak, besteak beste.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad