Robert Grenier, San Juan ontziaren estrukturaren barruan.

Euskal ontzigintzaz arituko da Grenier San Telmon

San Juan galeoia aurkitu zuen urpeko arkeologo kanadiarrak 'Euskal itsasontzi arkitektura Labradorren eta San Laurendi estuarioan' hitzaldia eskainiko du 19:00etan

M.I.

Lunes, 18 de mayo 2015, 20:00

Robert Grenier eta San Juan galeoia eskutik doaz aspaldidanik. Hain zuzen ere, 1937an Trois-Rivières-en jaiotako urpeko arkeologo honek aurkitu zituen 1978an ontziaren aztarnak. Ipar Amerikan aurkituriko itsasontzi zaharrarenak ziren, 1565ean hondoratu baitzen baleontzia Labrador penintsulako Red Bayn. Aurkikuntzarekin liluratuta gelditu zen orduan Parks Canada-ko Urpeko Arkeologia Unitateko zuzendari izatera heldu zen Grenier. Eta horrela jarraitzen du, erretiroa hartuta badago ere. Izan ere, aurkikuntza hark nazioartean ospea eman zion eta erabat aldatu zuen bere karreraren norabidea. Garrantzi handiko indusketa izan zen, munduko handienetako bat orduan, eta lehenengoa Artikoko ur hotzetan.

Publicidad

Egunotan Euskal Herrian da Grenier. Atzo San Juanaren erreplika historikoa egiten ari diren Albaolan izan zen, Pasaian, eta, Museoen Nazioarteko egunaren harira, hitzaldi bitxia eman zuen jendearen begien aurrean osatzen doan ontziaren estrukturaren barruan.

Gaur, berriz, Donostiako San Telmo museoan izango da. Euskal kulturaren azterketa eta zabalkunderako funtsa-Jauzarreak antolatutako 'Oreina urkian kanata' programaren barruan, Ternuako eta San Laurendi ibaiaren estuarioko euskal itsas teknologiari buruz arituko da. 'Avant-garde de l' architecture navale basque dans les terres nouvelles et l' estuaire du Saint-Laurent Kanata' izenburuarekin Grenier-ek azpimarratuko du euskal itsas teknologiaren garrantzia.

Hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrera libre da, jarlekuak bete arte. Grenier, bideo interesagarri honetan bezala, frantsesez mintzatuko da, eta aldi bereko itzulpena egingo da euskara zein gaztelaniara.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad