Borrar
Apirilaren 20an, Unai Elorriaga idazlea Brnoko unibertsitateko ikasleekin arituko da.
Sortzaileak atzerriko euskara ikasleekin mintzo

Sortzaileak atzerriko euskara ikasleekin mintzo

Mintzanet plafatorma baliatuko du horretarako Etxepare Institutuak, Maramara taldearekin lankidetzan. Edonoren eskura dago mintzapraktika birtualerako baliabidea

dv

Jueves, 9 de abril 2015, 09:44

Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara taldeak berriro abian jarri duten Mintzanet ekimenaren bitartez, elkar ezagutzeko eta mintzatzeko gune bat izango dute aurten ere euskal sortzaile eta eragileek eta Etxepare Institutuak mundu osoko hainbat unibertsitatetan dituen ikasleek.

Ekimenaren bidez, alegia, euskal egileek eta eragileek zuzeneko prestakuntza saioak eskainiko dizkiete, Euskal Herritik, Etxepare Institutuak nazioarteko unibertsitateetan dituen ikasleei. Iazko edizioa amaitzeko, apirilaren 20an Unai Elorriaga idazlea Brnoko unibertsitateko ikasleekin arituko da. Hilaren 24an, aldiz, bertsolaritzan asko sakondu duen Pio Perez antropologoak Moskuko ikasleekin egingo du elkarrizketa euskal kultura ardatz hartuta, edizio berriari hasiera emanaz, Ainhoa Ayerbe irakurlearen gidaritzapean.

Mintzanet egitasmoaren sustatzaileek azaldu dutenez, aurtengo edizio berrian, sortzaileek euskalgintzarekin lotutako arlo ezberdinak landuko dituzte, eta honakoak izango dira protagonistak, besteak beste: Eider Rodriguez, Ur Apalategi edota Ludger Mees.

Etxepare Institutuak mundu osoko unibertsitateetan dituen Euskara eta Euskal Kulturako irakurletzetan eskaintzen duen prestakuntza aberastea eta euskal kulturari buruzko ezagutza areagotzea dira egitasmoaren xede nagusiak. Internet bidez euskaraz mintzatzeko aukera eskaintzeko asmoz sortutako Mintzanet plataformaren bitartez gauzatuko da ekimena, iazko programaren arrakasta ikusita.

Edonoren eskura

Etxepare Institutuak Mintzanet Euskal Herritik urrun dauden ikasleen behar zehatzak asetzeko eta haien eta sortzaileei arteko zubiak eraikitzeko erabiltzen badu ere, edonork erabil dezake berez mintzapraktika birtualerako plataforma, aurrez aurreko ekimenen ordezko edo osagarri gisara.

Egitasmoaren helburua euskaraz jarduteko aukera ez dutenei euskara praktikatzeko modua ematea da, edonon daudela ere eta doan. Bidelariak dira horiek, eta bidea ezin dutenez bakarrik egin, bidelagunen laguntza eskaintzen zaie, Mintzanet bien arteko topagunea delarik. Bidelagunak, alegia, ez daude sekula soberan, eta oso ondo hartuko dituzte horretarako gogoa dutenak. "Laguntzaileak behar ditugu. Zenbat eta laguntzaile gehiago, orduan eta hobea izango da zerbitzua, orduan eta aukera gehiago izango dute praktikatu nahi dutenek", diote web gunean. Eta bidelagun bihurtzea interesgarria iruditu arren gauzak oso argi ez dauzkatenak lasaitzeko hitzak ere badituzte: "Bidelagunak euskaldun jantziak dira, baina ez dute titulurik behar. Helburua ez baita eskola ematea, ordu erdian edo ordubetean euskara lasai praktikatzeko aukera izatea baizik. Lagundu nahi dutenek zehazten dute maiztasuna: astean behin, bitan edo hirutan, hamabostean behin".

Bidelari zein bidelagun izateko, web gunean bertan eman behar da izena. Maramara taldeak kudeatzen du proiektua eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren babesa dauka.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sortzaileak atzerriko euskara ikasleekin mintzo