Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Antonino Ibarrondo.
Antonino Ibarrondo banda-zuzendariaren biografia argitaratu da, ehun urteak direla-eta

Antonino Ibarrondo banda-zuzendariaren biografia argitaratu da, ehun urteak direla-eta

Seme Felix, konpositore ospetsua, Oñatin izan da liburuaren aurkezpenean

FELIX IBARGUTXI

Jueves, 6 de noviembre 2014, 13:57

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Antonino Ibarrondo, orain dela ehun urte jaiotako banda-zuzendariaren biografia aurkeztu da Oñatin. Bertan izan da Felix Ibarrondo, haren semea, musika garaikidearen konpositore ospetsua. Eta hantxe zen Inaxio beste semea ere, Oñatiko bandaren egungo zuzendaria.

Antonino Ibarrondo Oleaga (1914-1985) biografia Oñatiko bi lagunek idatzi dute: Jose Antonio Azpiazuk eta Xabier Ugartek. 1940an hartu zuen Antoninok Oñatiko musika bandaren zuzendaritza, eta ondorengo hamarkadetan hainbat laguni irakatsi zion musikaren oinarriak. Gero, 1972an, Sestaoko bandan hasi zen zuzendari, eta han akademia bat sortu zuen hainbat ikasle izan zuena. Eta bizitzako azken aroan 1980an hasita Bilboko bandaren zuzendari jardun zuen.

Antoninoren jaiotzaren ehun urteak ospatzeko, Felix Ibarrondo semearen bost lan joko ditu Ensemble Espacio_Sinkro taldeak igande honetan Oñatin. Besteak beste, konpositore honek egindako lehen-lehenengo obra, Arestiren Nire aitaren etxea olerkian oinarritutakoa. 1971n konposatu zuen.

Aspalditik Parisen bizi da Felix. Frantziskotarra da txikitan Arantzazun ikasitakoa eta parrokia baten ardura dauka han. Duela gutxi obra bat egin du Mikel Laboaren omenez, Laboa Katedrak eskatua.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios