Bertsolari Txapelketak antropologiaren aldetik aztertu ditu Jexux Larrañagak
Bere doktore-tesian oinarriturik, 'Jolas sakona' liburua eman du argitara, hitzaurrea Joseba Zulaikak egin diolarik
FELIX IBARGUTXI
Viernes, 24 de octubre 2014, 00:31
Jexux Larrañaga antropologoak (Mendaro, 1961) liburu batera ekarri du bere doktore-tesia, bertsolaritzari buruzkoa. 'Jolas sakona' ipini dio izenburu, batik bat jolas moduan uler-tzen baitu bertsolariaren jarduna. «Lan guzti hau, lehia ahaztuta egin dut. Txapelketako bertsolari irabazleak eskertu egitendu txapela, baina txapelaren balioa banatu egiten du. Hor dugu, adibidez, Maialen Lujanbioren agurreko bertsoa, txapela irabazitakoan», esan zuen liburuaren aurkezpen-ekitaldian.
Publicidad
Tesiaren zuzendari Joseba Zulaika izan zuen Larrañagak. Itziarko antropologoak hitzarurrea idatzi du libururako, eta bertan hau dio: «Txapelketaren paradoxa ikertzen du Jexux Larrañagak ondoko bere lanean: jokalariari irabaztea eskatzen zaio, baina bertso jokalariak badu gauza garrantzitsuagorik. Bestea gainditu egin nahi du, baina ez dago ziur gero ez ote duen damua sentituko. Zeren berak benetan gainditu nahi duena bere barneko leizea baita. Nola esplika bestela badirela txapeldunak ez irabaztea nahiago dutenak?».
'Jolas sakona' kontzeptua, Larrañagak liburuan dioenez, Jeremy Bentham pentsalari britainiarrak erabili zuen estreinakoz. «Jolas sakonean hainbeste arriskatzen denez, jolasteak merezi ote duen zalantzan jartzen du», dio antropologoak.
Lehen atalean, txapelketa gertarakiaren iturri dokumentalaren berrikuspena egin du Larrañagak. «Egitasmo estetiko bat izan ziren» gerra aurreko bi txapelketa haiek», esan zuen aurkezpenean.
Bigarren atalean, bertsolariengan agertzen diren mundukerak aztertu ditu, bai duela mende erdiko bertsolariena bai geroagokoena. Hirugarrengoan, gaur egungo txapelketa hartu du ikergai. Laugarrengoan, 'bertsolariaren arrazoi sortzaile' delakoaz egin du hausnarketa. Eta bosgarren atalak izenburu hau dauka: 'Jolasaren eremu sortzailea: identitate bizigarriaren afektu-fluxua'.
Tesia egiten jardun zen garaian zenbait bertsolari elkarrizketatu zuen, hala nola Egaña eta Lujanbio.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión