Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Koldo Tellitu, Beñat Solaberrieta eta Iñaki Murua.
Egun osoko bertso-festa Orion, Eskolarteko Txapelketa dela-eta

Egun osoko bertso-festa Orion, Eskolarteko Txapelketa dela-eta

Txapelketa larunbat goizean jokatuko da, eta arratsaldean Patxi Etxeberria eta Maialen Lujanbio ariko dira

FELIX IBARGUTXI

Miércoles, 18 de junio 2014, 00:54

Berritasun asko izango du Euskal Herriko 26. Eskolarteko Bertsolari Txapelketak. Soilik 15-16-17 urtekoak lehiatuko dira, lurraldeetako txapelketetan ere lehiatik kanpo utzi baitituzte haurrak. Gainera, larunbat honetan Orion, goizeko txapelketako saioaz gain, festa eta erromeria izango dira arratsalde partean. Eta, aurreneko aldiz, gaztetxoek parte hartu dute txapelketako gaien prestaketan.

FINALEKO BERTSOLARIAK

  • Gipuzkoarrak

  • Maider Arregi eta Iñigo Ibañez.

  • Arabarrak

  • Peru Abarrategi eta Maddalen Arrausi.

  • Nafarrak

  • Mikel Lasarte eta Maddalen Lopez.

  • Bizkaitarrak

  • Asier Galarza eta Aitor Bizkarra.

  • Lapurtarrak

  • Aitor Servier eta Nahia Sasco.

  • Zuberotarra

  • Ibai Capot.

Goizeko 11:00etan bat-bateko finalari ekingo diote, Karela kiroldegian. Bertsolariak 15-18 urteko 11 gazte izango dira: herrialde bakoi-tzeko txapelduna eta txapeldunordea. Arabatik, Peru Abarrategi (1997, Aramaio) eta Maddalen Arrausi (1997, Gasteiz). Bizkaitik, Asier Galarza (1996, Muxika) eta Aitor Bizkarra (1996, Abadiño). Gipuzkoatik, Maider Arregi (1996, Oñati) eta Iñigo Ibañez (1997, Azpeitia). Lapurditik, Aitor Servier (1997, Azkaine) eta Nahia Sasco (1998, Lekuine). Nafarroatik Mikel Lasarte (1996, Barañain) eta Maddalen Lopez (1997, Lesaka). Zuberoatik, Ibai Capot (1997, Zalgize).

Aurkezle lanean Beñat Gaztelumendi ariko da. Gai-jartzaile taldean, berriz, Gipuzkoako bertso- -eskoletako gazteok hartu dute parte, Inaxio Usarralde eta Egoitz Aizpuru gidari zituztela: Maddi Alberdi, Maier Fernandez, Nahia Fernandez, Amaia Palazuelos, Aizpea Garmendia, Peru Gabirondo eta Iñaki Rezusta.

Gero bazkaria egingo da plazan, produktu ekologikoekin, eta arratsaldeko 3retatik 6etara festa eta erromeria izango da; batetik, Patxi Etxeberria eta Maialen Lujanbioren bertso-saioa; bestetik, Obaneuke trikiti taldea.

Gogoeta batzuen ondorioa izan dira aldaketok. «Lehen aldiz, 15 urtez beherako haurrek ez dute txapelketan lehiatu. Lehiarik gabeko saioetan kantatzeko aukerak jartzea da Eskolarteko berriak txikienentzat bilatzen duen bidea. Horretarako ekimen ezberdinak egin dira», adierazi zuen Iñaki Murua, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakariak atzoko aurkezpenean.

Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakaria, honela mintzatu zen atzokoan: «Ekimen hau erreferentziala da Ikastolen Elkartearentzat. Eskolarteko Txapelketaren helburuak, sorreratik, izan dira gaztetxoei jendaurrean bat-batean jarduteko aukera ematea eta adin horretako haur eta gaztetxoak entzulearen aulkitik zaletzea».

Orioko Udalaren izenean, Beñat Solaberrieta alkateak esan zuen «ohorea» dela festa bertan ospatzea, eta bigarren urtea dela bere herriak jaiari aterpea ematen diona.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Egun osoko bertso-festa Orion, Eskolarteko Txapelketa dela-eta