Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Lunes, 26 de mayo 2014, 01:24
Maider Arregi Markuleta (Oñati, 1996) nagusitu zen atzo Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. Oso egitarau betea izan zen atzo Arrasaten, izan ere Txapelketaz gain Bertso Eskolen Eguna ere ospatu zen, eta eskola horietan ari diren hainbat herritako 250 neska-mutiko bildu ziren bertara.
Aurreneko aldia da bi ekitaldi hauek batera egiten direna. Goizeko 11etan ekin zitzaion txapelketari, Amaia Antzokian, lagun hauek jardun zirelarik: Eneko Araiztegi (Segura), Maider Arregi (Oñati), Jon Gurrutxaga (Azpeitia), Iñigo Ibañez (Azpeitia), Aratz Igartzabal (Gabiria), Paul Iruretagoiena (Ataun), Iraitz Mateo (Oiartzun) eta Amaia Urbieta (Zarautz).
Gipuzkoako txapeldun berria Oñatiko bertso eskolan ari da. Arregirenak izan ziren saioko bertsorik onenetako batzuk. Maialen Lujanbiok jarritako puntuari, adibidez, maisuki erantzun zion:
Arrasatera zatoz
dotore jantzita.
Hala janztean amak
neri esan dit-ta
herri hau nire ustez
ez da hain polita
ta nik ematen diot
ederraren pinta.
Eta despedidako bertsoa, berriz, hau bota zuen:
Oñatiarrez doia agurra
baina ulertuko da lasai
eskerrik asko animaittera
etorri zain jente danai
familixiai kuadrilliai ta
pankartia in yozuenai
bertso eskoliai bebai
baina batez be Iñaki, Gontzal
ta Urko nere anaiai
ni ona naizen ez daukat argi
baina onenak zuek zai!
Patxi Goikolea arrasatearra, bertso eskolen lehen aroko irakaslea -Almeneko lehen eskolaren sortzailea- izan zen atzo irabazleari txapela jantzi ziona. Aurten beste berritasun bat ere bazegoen: hamalau urte arteko bertsolarien lehia bertan behera utzi dute, eta horren ordez saio didaktiko batzuk antolatu izan dira.
Bertso idatzietan, berriz, Maialen Akizu (Urretxuko Institutua) izan da irabazlea handien sailean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.