Zumarteko biolin ikasleak Zarautzen izango dira gaur kontzertuan

Biolin ikasleak entsegu batean. / J. ARANBERRI
Biolin ikasleak entsegu batean. / J. ARANBERRI

Imanol Urbieta udal musika eskolako ikasleekin arituko dira 19:00etan hasita

JOSU ARANBERRI USUBRIL.

Aurtengo Soinurbil Musika Astea hastear dagoen honetan, instrumentuak berotzeko, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolarekin joaneko kontzertua izango dute Zumarte Musika Eskolako kideek Zarautzen gaur arratsaldean. Bertan Zumarteko Biolin ikasleak, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako Biolin ikasleekin batera arituko dira.

Usurbilgo Zumarte Musika Eskolako biolin ikasleek 'Cascanueces' (P.I. Tchaikovsky), 'Sarabande' (J.F.Händel), 'Por una cabez'a (Carlos Gardel) eta 'Pizzicato moderato' abestiak eskainiko dituzte lehendabizi. Ondoren, Zarautzko Imanol Urbieta Musika Eskolako biolin ikasleen txanda izango da. Hauek, 'POPcorn pizza' (Helen Butterworth), 'Glenorchy Grizzle' (Helen Butterworth), 'Cannon' (Pachenbel) eta 'Mayo Morrins' (Helen Butterworth) abestiak taularatuko dituzte. Azkenik, bi eskoletako ikasleak batera izango dira, 'Polka' (Sheila M. Nelson), 'Solemn March' (G.F.Handel) eta 'Menuet' (J.B. Lully) abestiak eskaini asmoz.

Kontzertua 19:00etan hasiko da Musika Eskolako aretoan eta antolatzaileek gogorarazi dute sarrera doakoa izango dela, bertan dauden eserleku kopurua bete arte.

Azoka solidarioa

Udarregi ikastolako Lehen Hezkuntza 6ko ikasleek azoka solidarioa egingo dute bihar 18:00etan herriko pilotalekuan. Bertan bildutako dirua errefuxiatuak laguntzen diharduen Zaporeak egitasmora bideratuko da, Zaporeak-ek Greziako Lesbosen duen proiektura. «Horregatik, zuek azokara etortzea gustatuko litzaiguke», gonbitea luzatu dute antolatzaileek.