Zumaian hirugarren postua lortu zuen Esperantzak KAE-1 Ligan

Hirugarren. Zumaian lan txukuna egin dute berriz. /  AMAXKAR
Hirugarren. Zumaian lan txukuna egin dute berriz. / AMAXKAR

Estropada bikaina egin arren tamalez azken luzean Donostiarrak aurrea hartu zion getariar traineruari

JUAN MARI ZUBIAURREGETARIA.

Beste ohorezko postu bat lortu dute asteburu honetan GAEko mutilek. Zumaian lehiatu zuten igande eguerdian eta txanda nagusian borroka polita izan zuten Donostiarra ontziarekin.

Azken ziabogara heldu zirenean, getariarrek abantaila zuten Donostiarrarekiko. Aurretik, Zarauzko Enbata beste lehia batean zihoan eta borroka bigarren posturako zen, Deustuk azken boladako lehiakortasun eskasa azaldu bai zuen hasieratik.

Hiru segundoko diferentzia zuten Ion Larrañagaren mutilak azken luzeari ekiteko baina tamalez Donostiarrak bukaerako utzitako indarrak atera eta aurrea hartu zioten Esperantzari. Sailkapen orokorrean laugarren jarraitzen dute eta aste honetan hiru estropada izango dituzte, Castron sei traineruko eta ziaboga bakarreko txandan, Zarautzen eta Pedreñan.