Zumaiarrak Korrikarekin bat

Zumaiarrak Korrikarekin bat

21. Korrikaren lekukoa hartu zuen atzo Zumaiako herriak. 'Klika' lelopean, herritar ugari bildu ziren euskararen alde korrika egiteko atzokoan. Narrondon hartu zuten testigua, Axular ibiltokia hartu eta gero, Erribera kalea, Amaiako plaza, Bidasoa kalea, Txomin Agirre kaia, Patxita Etxezarreta eta Santiagoko hondartza bidea zeharkatu zituen euskararen aldeko uholdeak, ondoren getariarrei Korrikaren lekukoa emateko.