Zumaia
Zumaian hiru aukera hikan murgiltzekoEuskaraldiaren baitan Hikaldiaren inguruko hiru ekintza prestatu dira; aurreneko bi ekintzetan parte hartzeko aurretik izena eman beharko da
Maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskaraldiaren laugarren edizioraeta Zumaian Hikaren erabilera bultzatzea helburu duten hainbat ekintza prestatu dituzte. Jarduerak maiatzaren 10ean, 16an eta 23an izango dira, eta lehenengo bietan parte hartzeko izena eman beharko da zumaia@euskaraldia.eus helbidera idatziz edo 688 640 172 zenbakira deituz.
Maiatzaren 10ean, larunbata, Hikaren Argibideak eskainiko dute, Josefran Izpizuare n eskutik, 11:00etatik 12:30era, Alondegiko Moila gelan. Joan nahi dutenek astelehena, hilak 5, baino lehen eman beharko dute izena. Hilaren 16an, Hikadromoa egingo dute Alondegiko Oxford aretoan 18:00etatik 19:30era. Kasu horretan, parte hartu nahi dutenek hilaren 12a baino lehen eman beharko dute izena. Hirugarren ekintza 'Noka Triki-Poteoa' izango da hilaren 23an, 19L00etatik aurrera Emakumeon* Etxetik hasita.
Hamaikakoa
Bestalde, beste hainbat herritan bezala, Zumaian ere Euskaraldiaren laugarren ediziorako hamaikakoa osatu eta aurkeztu dute, eta «esperientzia indibidual zein kolektiboak» erakusten dituztela nabarmendu dute.
Honako hauek osatzen dute taldea: Garazi Artola (Zumaian bizi den Usurbildarra eta kirola pasio duena); Jokin Gorostola (haur eta nerabeekin kirolean ibiltzen da); Irati Arakistain (bertsolaritzako irakaslea); Felixe (Nicaraguako tabernaria); Eire Salegi (Eire taldeko kidea); Carmen (duela bost urte hasi zen AEK Euskaltegian saioak jasotzen); Leire Esnal (Pala egokituko pilotaria, futbolaria eta entrenatzailea); Telmo Irureta (aktore eta umoregilea); bederatzigarrena Musin da, baina aurkezpenera joaterik izan ez zuenez, Onin-tza Kortak eutsi zuen bere hitza; Maitane Urbieta (kazetaria) eta eta Xebe (Balenciaga ontziolako langile ohia). Denek bat egingo dute maiatzaren 15etik 25era.