Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Zumaiako Udala baserritarrekin bildu da lehen sektorea bultzatzeko asmoz

Martes, 8 de agosto 2017, 00:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Joan den astean, Zumaiako Udala, Oier Korta alkatea buru zela, lehen sektoreko 18 pertsona ingururekin bildu zen Alondegian egin zen bilera irekian. Bilera honek helburu zuen Urkomek egindako txostena azaltzea, baita baserritarrei entzutea ere. Txostena egiteko baserritar/ekoizle ugarirekin egin ditu elkarrizketak, beraien errealitatea eta egoera ezagutu, aztertu eta hobetzeko helburuarekin.

Zumaian 51 baserri/ekoizle identifikatu dira, horietatik 45 Zumaiakoak eta 6 kanpokoak baina Zumaiarekin lotura dutenak. Horietatik 32 ekoizlerekin elkarrizketak egitea izan da posible.

Azterketa honetan, auzoz auzo zein behar eta eskaera dituzten jaso da, besteak beste. Esanguratsua da, ekoizleetatik oso gutxik ematen diotela balio erantsia beren produktuei, hau da, gehienek produktua bere horretan saltzen dute eta gutxi batzuk baino ez dute ekoizten.

Sektorearen egoeraren analisiaren eta beharren azterketaren ondoren, ondorio batzuk atera eta ekintza plan batean jaso dira, epe labur eta ertainean martxan jartzeko ekintzekin. Besteak beste, Udala eta baserritarren arteko harremanak errazteko bideak jorratzea, sektorea aktibatzea eta gaztetzea edo lurraren eskuragarritasuna bultzatzea... etab. Txostena eskuragarri dago Udalaren webguenan: www.zumaia.eus.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios