Zumaia
Zumaiako Txirrindulari Elkartean hazitako Jon Agirrek irabazi du Valentziako Itzuliko Mendiko SariaSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Zumaiako Txirrindulari Elkartean hazitako Jon Agirrek irabazi du Valentziako Itzuliko Mendiko SariaS. U.
zumaia.
Viernes, 14 de febrero 2025, 20:25
Zumaiako Txirrindulari Elkartean hazitako Jon Agirrek irabazi du Valentziako Itzuliko Mendiko Saria. Euskaltel Euskadi taldean da aurten arroarra. «Hirugarren etapan erori zen, laugarren ihesaldian sartu eta azken etapako abanikoetan denbora galdu, ihesaldiari etekina atera eta Mendiko Saria bereganatu zuen Jon Agirrek», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide Arritxu Iribarrek. «Lorpen garrantzitsua parte hartu duen txirrindularien maila ikusita; beti da inportantea podiumean protagonista izatea», adierazi du.
Essor Basque bukatu da eta bigarren asteburuan lasterketa bakarra korritu du Aitor Agirrek eta bat ere ez Mattin Salegik. Euskadi Fundazioko txirrindulariak Mauleko lasterketan korritu zuen, baina ezin izan zuen bukatu. «Lasterketa neutralizatu egin zuten eta geldi egindako denboran hoztu egin zen, eguraldi baldintzak gordinak ziren eta ezin izan zuen gorputza bere onera ekarri», azaldu du. Hilaren 22an Zumaian ekingo diote bi zumaiarrek Hegoaldeko denboraldiari.
Zumaiako Txirrindulari Elkarteko infantil eta Alebin batzuek igande honetan Berastegin hasiko dute errepideko denboraldia. Datorren astean, larunbat arratsaldean, guztiek Zarautzen parte hartuko dute. Kadete eta juniorrek martxoaren 1ean eta 2an hasiko dute denboraldia, baina Beñat Sainz juniorrak igande honetan pistako Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Un anciano tira por la ventana 1.800 euros en Aranda
BURGOSconecta
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.