Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ordezkarien familia argazkia, pasa den urtean. ZUMAIAKO TXIRRINDULARI ELKARTEA
Zumaiako Txirrindulari Elkarteak prestaketekin eta entrenamenduekin estreinatu du 2025 urtea

Zumaia

Zumaiako Txirrindulari Elkarteak prestaketekin eta entrenamenduekin estreinatu du 2025 urtea

Benjamin, alebin eta infantil mailako hamalau txirrindulari eramango ditu elkarteak gaur Asteasun jokatuko den Eskola kiroleko lasterketara

S. U.

zumaia.

Viernes, 10 de enero 2025, 20:31

Zumaiako Txirrindulari Elkarteak estreinatu du 2025 urtea. «Orain arte lanean aritu dira entrenamenduak eta prestakuntzak direla eta, baina gertu dira lasterketak. Adibidez, larunbat honetan Eskola Kirolakeko saioa izango da gaztetxoenentzat, Asteasun», azaldu du elkarteko kide den Arritxu Iribarrek.

Zumaiako elkarteak 14 txirrindulari eramango ditu guztira Asteasuko lasterketetara. Benjamin, alebin eta infantil mailako txirrindulariak izango dira mendi bizikletako saioa osatuko dutenak. Errepideko lehen lasterketa, berriz, otsailaren 22an izango dute. «Bitartean lokatzetan ibiliko dira mendiko bizikletarekin», azaldu du Iribarrrek.

Kadete eta juniorrei dagokienez, bi kadeteek eta junior batek ziklo krosa egin dute eta denboraldiaren zati hori amaitu dute. Orain, martxoko lehen asteburuan hasiko duten errepideko denboraldia prestatzeko azken entrenamenduak izango dituzte. Beñat Sainz juniorrak ere pista egin du eta nazioarteko probatan lehiatu da Bordelen, non emaitza onak lortu dituen; igande honetan bertan ere hantxe izango da neguko txapelketan parte hartzen.

Juniorrek «indartsu» hasi nahi dute denboraldia, apirilaren 5ean, etxean, Zumaian jokatuko baita Gipuzkoako Nazioarteko Klasikako lehen etapa. «Gipuzkoako Klasikan Europako junior onenak izaten dira; goi mailako lasterketa da, gaur egun World Tourrean dauden taldeen harrobiko txirrindulari askorekin», adierazi du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kideak.

Agirre eta Salegi, otsailean

Amaitzeko, 23 urtez azpiko mailari dagokionez, aipatzekoa da Euskadi Fundazioko Aitor Agirre egunotan Altean kontzentratuta dagoela Euskaltel-Euskadi taldearekin. Aitor Agirrek eta baita Mattin Salegik ere (Eulen-JiraBira) Essor Basque lasterketekin hasiko dute 2025 denboraldia, otsailaren hasieran.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zumaiako Txirrindulari Elkarteak prestaketekin eta entrenamenduekin estreinatu du 2025 urtea