Zumaia
Zumaiako Txirrindulari Elkarteak maila guztietan estreinatu du 2025 denboraldiaSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Zumaiako Txirrindulari Elkarteak maila guztietan estreinatu du 2025 denboraldiaSara Utrera
zumaia.
Viernes, 7 de marzo 2025, 20:26
Errepideko denboraldia maila guztietan abian da. Harrobiari dagokionez, larunbat honetan Hernanin jokatuko dute bigarren lasterketa, Zarautzen oso maila onean ibili ostean. «Hernanin ere benjamin, alebin eta infantilek beraien onena emango dute, Zarauzko ibilbidearekin konparatuz, maldatxo bat duen zirkuituan», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide Arritxu Iribarrek. Gogoratzekoa da alebin mailan Mikel Otañok garaipena lortu zuela Zarautzen.
Kadeteek Beasainen ekin zioten denboraldiari. «Lasterketa horrek amaieran Olaberriko aldapa du erabakigarri eta helmugan Borja Osa izan zen Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko txirrindularirik onena: 32. sailkatu zen. Unai Egañak matxura izan eta pelotoiarekin bat egiteko gastatutako indarrak Olaberrian gora ordaindu zituen, helmugan 39. postuan helduz». Amets Alberdi 97. sailkatu zen, eta hasierako eroriko batek lasterketa guztia pelotoiaren atzetik osatzera behartu zuen Xuban Arakistain, 147. Asteburu honetan Mendaron izango dute lasterketa.
Juniorrek Eibarren hasi dute denboraldia, «oso itxura ona» emanez. «Baina, Eibarko sarreran izandako istripu batek, eta helmugarako azken zuzengunean izandako nahasmenak, amaiera baldintzatu zuen», adierazi du Iribarrek. Beñat Sainz 11. sailkatu zen, Aratz Unanue 15., eta Iker Eizagirre 28. «Esan daiteke hauek heldu zirela lehen multzoan». Lukas Blanco, Oñatz Etxabe eta Jon Berasategi ondoren, 22 segundora, 37., 40. eta 47. postuetan. Lasterketa amaitu ez zuen bakarra Peru Calvo izan zen, matxura batek jokoz kanpo utzi zuelako. Taldeka Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak hirugarren sailkatu zen, lehen talde gipuzkoarra izanik. Bihar arratsaldean, Mutrikun dute hitzordua. «Bertan, Kalbario bi aldiz igo beharko dute amaieran eta horrek emango du epaia», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kideak.
23 urtez azpikoen mailan, Ereñon, «oso-oso karrera gogorrean, Aitor Agirrek eguneko ihesaldia harrapatu zuen, baina bukaeran ordaindu zuen: 63. sailkatu zen». Mattin Salegi 79.a izan zen taldearentzat lanean jardun ondoren. Asteburu honetan Aiztondo Klasikoan parte hartuko dute. Espainiako Koparako puntuagarria den lasterketa da Aiztondo, Euskal Herrian jokatzen diren hiru klasiko handietatik lehena.
Espainiako kopako lasterketa neskek Nojan izan zuten: Maite Urteaga 44. sailkatu zen eta Garazi Bergara 67.; kadete mailan, 48. amaitu zuen Laia Zumetak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Siete años de un Renzo Piano enredado
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.