Borrar
Zumaiako Txirrindulari Elkarteko neskak podiumera igo ziren denboraldiko bigarren jardunaldian. ZUMAIAKO TX.E.
Zumaiako Txirrindulari Elkartea aurredenboraldian lanean ari da

Zumaia

Zumaiako Txirrindulari Elkartea aurredenboraldian lanean ari da

Talde entrenamenduak egiten ari dira bai kadete, baita jubenilak ere. Bien bitartean mendi bizikletako lasterketak izan dituzte aurreko asteburuan

Sara Utrera

Zumaia

Viernes, 24 de enero 2025, 20:03

Zumaiako Txirrindulari Elkarteak lanean segitzen du errepideko denboraldia ofizialki hasi zain. Talde entrenamenduak egiten ari dira bai kadete, baita jubenilak ere. Bien bitartean mendi bizikletako lasterketak izan dituzte aurreko asteburuan.

Irunen goiz hotz batean eta ibilbidea ormatuta zegoela jokatu zuten benjamin, alebin eta infantilek denboraldiko bigarren jardunaldiko lasterketak. «Asteasuko jardunaldian baino askoz ere hobeto ibili ziren, emaitzak orokortasunean aztertu ez gero. Emaitzei ez diegunez garrantziarik ematen, eta arreta ikastean jartzen dugunez, erabat ontzat eman behar jardunaldia», adierazi du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide den Arritxu Iribarrek. Podiumera neskak igo ziren: Mairi Lejarreta bigarren sailkatu zen alebin mailan, eta bigarren eta hirugarren izan ziren infantiletan Amalia Agirre eta Amaia Agirre. «Amaia bigarren zihoan eta eroriko baten ondorioz ahizpak aurreratu zuen», azaldu du.

«Oso pozik» amaitu zuten Zumaiako txirrindulari Elkarteko harrobiko txirrindulari guztiek lasterketak, ondo bukatuta Irunen eta «gogoz» hurrengoaren zain. Otsailaren 2an izango da datorren hitzordua, baina lehiaketarik gabe, Lezon, Jaizkibelen magalean BTT ibilaldia osatuko dute. «Eskola Kirolakek ederki araututa dute, ume bakoitzak zenbat lasterketa lehiatu ditzakeen (mugak daude) eta hori horrela Lezokoa bizikleta martxa izango da». Horren ondoren, otsailaren 22an, errepideko lasterketak hasiko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zumaiako Txirrindulari Elkartea aurredenboraldian lanean ari da