Zumaiako Surf eta bodyboard txapelketa, asteburuan

Txapelketa herrikoia. /  S.U.
Txapelketa herrikoia. / S.U.

S.U. ZUMAIA.

Ziske klubak antolatuta, XIX. surf eta bodyboard txapelketa herrikoia jokatuko da bihar eta etzi Itzurun hondartzan. Maila hauetan parte hartzeko aukera izango da: Open, Master +35, 18 urtez azpikoan eta emakumezkoetan parte hartzeko aukera izango da surfean. Eta bodyboardean, berriz, Open, Master +35 eta 18 urtez azpiko mailan. Paddleaan eta long kategoriatan parte hartzeko aukera ere izango da.

Izen emateak

Izenak Spot eta Optika Zumaia dendetan eman beharko dira, gaur 13:00ak baino lehen, gehienez bi kategoriatan. Kategoria bakoi-tzeko 10 euro ordaindu beharko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos