Zumaia
Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka martxanSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka martxanS. U.
Zumaia.
Sábado, 10 de mayo 2025, 21:02
Udalak 6.700 euroko ikerketa-beka eskainiko du aurten, landa eremuko emakumeen egoera sozioekonomikoa, kulturala eta politikoa aztertzeko helburuarekin. Ikerketaren bidez, emakumeek landa ingurunean izan duten eginkizunaren ikusgarritasuna eman nahi zaio, genero desberdintasunak identifikatu eta horiei aurre egiteko estrategiak proposatuz. «Izan ere, emakumeen ikuspegi eta ekarpenei balioa ematen ez dien kontakizuna izan da gure herriaren historia eraikitzeko ardatz. Gizonak izan dira objektu bakar, eta horrek, bazterrean geratzen diren errealitateak aintzat hartzen ez dituen kontakizun bat eman digu», azaldu dute Udaletik. «Ez dira emakumeen errelatuak jaso izan eta ondorioz, landa eremuko emakumeen ikusgarritasun sozialean defizit nabarmena izan dugu, bizitza ekonomikoan, gizartean, kultur mailan eta politika alorrean egindako ekarpenei dagokionean. Landa eremuko emakumeek, ikusezintasunean, funtzio produktibo, sozial, kultural eta ingurumenekoak bete dituzte belaunaldiz belaunaldi», gaineratu dute. Ikerketarekin, errealitate eta ekarpen horiei ikusgarritasuna eman nahi die Zumaiako Udalak.
Ikerketa euskaraz egin beharko da, gehienez sei hilabeteko epean, eta banaka nahiz taldeka aurkeztu daiteke deialdira. Baldintza modura, parte-hartzaileek unibertsitate ikasketak eta euskararen C1 maila egiaztatu beharko dituzte (taldeetan, gutxienez %50ak eta arduradunak, derrigorrez). Hautatutako pertsonak edo taldeak bekaren emaitza jendaurrean aurkeztu beharko dute.
Eskabideak aurkezteko epea zabalik dago, eta ekainaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira proposamenak, Zumaiako Udalaren Erregistro Orokorrean edo egoitza elektronikoaren bidez.
Berdintasun alorreko aldizkako beka da honakoa, eta azken deialdia 2021ean egin zuen Udalak (bere garaian adierazi zen bezala, bi edo hiru urtean behin argitaratuko da deialdi hau). Azken deialdian, Maitane Subijana Zendoiak eta Miren Osa Galdonak lortu zuten beka, eta Mostradore atzean ikerketa egin zuten. 2025eko deialdia, beraz, etenaldi baten ostean dator, eta Zumaiako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV. Planaren barruan kokatzen da. Zehazki «zaurgarritasun egoeran dauden emakumeen bizi baldintzak hobetzea» helburu duen 2.2 puntuari erantzuten dio. Oinarriak: https://zumaia.eus/eu/albisteak/2025_oinarriak_-beka.pdf. Informazio guztia eta eskaera telematikoa: https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15 WEB/home.do?De=EU081128377.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.