
Hoy concluye tu prueba gratuita
Navega sin límites con nuestra oferta de lanzamiento durante este fin de semana
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Si te gusta, on+ es mucho más
¿Quieres seguir navegando sin límites?
OFERTA DE LANZAMIENTO
Suscríbete ahora y disfruta2 MESES GRATIS
Precio de la suscripción 4,95€/mesZumaiako 'Irakurri matte' irakurle taldea hilean behin elkartzen da hilabete horretan irakurri duten euskarazko liburua komentatzeko. Taldea biltzen den egunerako partaideek liburua irakurrita izaten dute eta Uxue Alberdi idazle eta bertsolariaren gidaritzapean irakurritakoari buruz hitz egiten dute. Bi hilez behin, gutxi gora behera, liburuaren egilea bera ere saioan izateko zortea dute eta berarekin komentatzeko aukera izaten dute taldeko partaideek. Talde irekia da eta nahi duen orok parte har dezake. «Animatu, beraz, parte hartzera eta gozatu irakurketaz!», diote taldetik.
Hilaren 11n, taldeak ikasturte berria hasiko du eta lehen saioan landuko duten lana Irene Nemirosvskyren 'Suite Frantsesa' eleberria izango da. 18:00etan izango da hitzordua Alondegiko Moila gelan. Udazkeneko egitaraua honako obrak osatuko dituzte: urriak 9an, 'Zauri bolodia', Oier Guillan idazlearekin batera; azaroak 13an Silvia Federiciren 'Caliban eta sorgina'; eta abenduak 11n 'Gelditu zaitezte gurekin', Ana Malagon idazlea ere bertan izango da.