Zumaiako haurreskola publikoek matrikulazio epea irekiko dute bihar

S.U. ZUMAIA.

Zumaiako haurreskola publikoek matrikulazio epea irekiko dute urriaren 1etik urriaren 9ra. Matrikulazio hau 2017 eta 2018 urteetan jaiotako haurrentzat da eta abendua, urtarrila edo otsailean hasteko izango da. Edozein zalantza argitzeko: 943.865345 (Eskola Txikia haurreskola) edo 943.862292 Arrangoleta haurreskolakoa.

Hitzaldia urriaren 2an

Matrikulazio irekierarekin batera hitzaldi bat ere antolatu dute Eskola Txikia haurreskolak, Arrangoleta haurreskolak eta Zumaiako Herri Eskolak elkarlanean. Asteartean, urriaren 2an, Alvaro Beñaran psikologo eta psikomotrizista ezagunak hitzaldi bat emango du Forondan '0-3 umearen garapena eta helduaren jarrerak eta jokabidea' izenburupean. Hitzaldia 17:30etik aurrera eskainiko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos