Zumaiako esku eta pala txapelketek badituzte aurtengo irabazleak

Pala txapelketako finalistak, larunbatean. / S. U.
Pala txapelketako finalistak, larunbatean. / S. U.

Antia-Aranbarri bikotearentzat eta David Calderonentzat izan dira txapelak

SARA UTRERAZUMAIA.

Pasa den ostiralean eta larunbatean, San Pedro jaien baitan, Zumaiako XXI. esku pilota txapelketako finalak eta VI. pala txapelketako finalak jokatu ziren Odietan.

Esku pilota txapelketako finalean, Etxabe-Oiarzabal eta Antia-Aranbarri bikoteak neurtu ziren. Antia eta Aranbarrik 22-15 emaitzarekin irabazi eta XXI. edizioko txapela jantzi zuten.

Aurretik, Odriozola-Martija eta Aranberri-Alkorta bikoteek hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu zuten; 22-18 emaitzarekin nagusitu zen Odriozola-Martija bikotea.

Beraz, bigarren postua Etxabe-Odriozola bikotearentzat izan zen; hirugarren postua Odriozola-Martija bikotearentzat; eta laugarrena, Aranberri eta Alkortarentzat.

Pala txapelketako finala

San Pedro egunean, berriz, David Calderonek eta Imanol Ulaciak neurtu ziren pala txapelketako finalean. Txapelketako txapela Calderonek jantzi zuen, 25-13 emaitzarekin irabazi eta gero. Aurretik, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko oso partida berdindua jokatu zen, non Zendoiak 25-24 emaitzarekin irabazi zion Ruizeri.

Bigarren, eta azpitxapeldunaren postua, Ulaciarentzat izan zen, hirugarren postua Zendoiarentzat izan zen eta laugarrena, berriz, Ruizentzat.