Zumaiako Emakumeon* Etxearen aldeko kontzertua eskaini zuen ZUMBek

Zumaiako Udal Musika Bandak kontzertua, larunbatean Oxforx aretoan. /  SARA UTRERA
Zumaiako Udal Musika Bandak kontzertua, larunbatean Oxforx aretoan. / SARA UTRERA

SARA UTRERA ZUMAIA.

Zumaiako Udal Musika Bandak kontzertu berezi bat eskaini zuen larunbat arratsaldean Oxford aretoan Zumaiako Emakumeon Etxea elkartea ezagutzera emateko. ZUMBek Julie Giroux musikagilearen 'A symphony of fables' obra eskaini zuen, bost mugimenduz osatuta; bakoitzean fabula bat kontatu zuten: Lehoia eta arratoia, Hamelingo txistularia, Untxia eta dortoka, Ahatetxo itsusia eta Hiru ahuntzak.

Inazio Tolosa, narratzaile moduan, eta Amaia Lisbona, flauta-jotzaile bakarlari bezala, aritu ziren kontzertuan.

Ekitaldian Zumaiako Emakumeon* Etxea elkartearen proiektua azaldu zen. Elkartearen lan taldeak eskerrak eman zizkien banda osa- tzen duten musikariei eta Joxe Mari Azkue zuzendariari, emakume musikagile baten lana ezagutzera emateagatik, eta musikaren bitartez proiektua herriarekin partekatzeko aukera ere emateagatik. «Eskerrak, berdintasuna lortu ahal izateko emakumeak musikan ere egon direla eta badirela ere azaleratzeagatik. Izan ere, berdintasunaren bide honetan ezinbestekoa da ikusezin eta isilarazten diren emakumeak argitara ateratzea; emakumeak ere erreferente badirela ozen esatea», azaldu zuten.

Oraindik ere, zaila egiten baita ikuspegi androzentrikoa dela eta gizonezkoa ez den pertsona esanguratsuak irudikatzea. «Eskerrak beraz, ezinaren ekinez bidea egiten laguntzeagatik».

ZUMB-en zuzendaria elkartearengana jo zuela azaldu zuten: «gugana hurbildu eta emakumea musikan ikustarazteko proposamen hau luzatzeaz gain, zuengana gure asmoa helarazteko bidea eskaini digu. Aldez aurretik gurekin bilduz, ekintza gurekin partekatuz, gure iritzia eskatuz... ezin modu hobeagoan gainera!», goraipatu zuten.

Zumaiako Emakumeon* Etxearen asmoa berdintasunean oinarritutako elkarbizitza bat lantzea;, bizitzak erdigunean dituen elkarbizitza baten alde lan egitea; emakume orori laguntza, topagune eta ahalduntzeko espazio bat eskain- tzea dela gogoratu zuten. «Horretarako, Zumaiako Emakumeon etxea eraikitzeko, elkarte bat sortu dugu eta Joxe Marik eta Zumaiako Udal Musika Bandak berdintasunaren alde lan egiten duten moduan, gurekin batera aldaketen alde lan egitera animatzeko gonbida- tzera gatozkizue», adierazi zuten.

Amaitzeko, asteazkenero, 18:00etatik 20:00etara Alondegian duten bulegoan elkartzen direla gogoratu zuten. «Proiektua babesteko, bazkide egitera eta gurekin bidea egitera animatzen zaituztegu; ibiliz egiten baita berdintasunaren bidea».