Borrar
Emakumeon* Etxeak ikasturte berrirako egitarau oparoa aurkeztu du. ZUMAIAKO EMAKUMEON* ETXEA
Zumaiako Emakumeon* Etxeak ikasturte berrirako egitaraua aurkeztu du

Zumaia

Zumaiako Emakumeon* Etxeak ikasturte berrirako egitaraua aurkeztu du

Jabetze Eskolan izena emateko epea urtarrilaren 16an amaituko da

Sara Utrera

Zumaia

Sábado, 11 de enero 2025, 20:37

Zumaiako Emakumeon* Etxeak ikasturte berrirako prestatu duen programazioa aurkeztu du. Urtarriletik ekainera bitartean egongo diren Jabetze Eskolak, Elkarguneak, agendako ekintzak eta zerbitzuak biltzen ditu aurkeztutako liburuxka berriak.

Bestalde, Jabetze Eskolan izena emateko epea urtarrilaren 16an amaituko dela gogorarazi dute. Interesdunek izena eman dezakete egoitzara gerturatuta edo www.zumaiakoemakumeonetxea.eus webgunean.

Guztira hamazazpi Jabetze Eskola eskainiko dira datozen sei hilabeteetan. Hauek dira ikastaroen izenak: 'AmArte' talde-dinamika artistikoak; Biodantza; Emakume basatiak; Neguko sukaldaritza agroekologikoa; Batukada feminista; Abdominalak egin arriskurik gabe; joskintza eraldatzailea; Irakurle eskola feminista; Podcast ikastaroa; Zahartzaro berriak, aukera berriak; Xilografia ikastaroa; Suzko idazketa; Erretxinazko bitxigintza diseinua; Skate hastapen ikastaroa; Sacar la rabia; eta Fvck maitasun erromantikoa.

Jabetze eskolako ikastaroek plaza mugatuak dituzte, beraz, bertan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, hilak 16a baino lehen. Data horretatik aurrera plaza libreak dituzten ikastaroetan soilik eman ahalko da izena. Ikastaroak dituen plaza kopurua baino izen-emate gehiago dauden kasuetan jarraituko diren irizpideak eta hauen inguruko zehaztapenak webgunean daude ikusgai.

Elkarguneak, aldiz, ondorengoak dira: Xakea, korrika, pala, futbola, eskubaloia, Sorgin txokoa, mendi irteerak. Talde hauek ikasturte osoan elkartu ohi dira eta edozein emakumearentzat irekiak dauden espazioak dira. Ez da beharrezkoa saio guztietara joatea, eta parte hartu nahi izanez gero, edo bestelako elkargunerik sortu nahi izatekotan Emakumeon* Etxearekin jarri daiteke harremanetan.

Prestatutako agendari dagokionez, egitarauan ez dira faltako liburu aurkezpenak, bakarrizketak, emanaldiak, antzezlanak, errezitaldiak, proiekzioak. Martxoaren 8a eta Raixta eguna (edo Emakumeon* Etxeko aurreko udako festa).

Bestalde, urtarrilaren 17an, ostirala, arratsaldeko 18.30ean bazkideen asanblada egingo da. Agendako ekitaldietan parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharko.

Azkenik, hauek dira Emakumeon* Etxeak eskaintzen dituen zerbitzuak: Arreta eta bideraketa; Arreta psikologikoa (Sortzeneko kideek); autozaintza taldea; aholkularitza juridikoa (Irule Abokatuak); Malen Etxearen aholkularitza zerbitzua; Edokitze aholkularitza; sexu aholkularitza; Haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta jaioberrien heriotzen doluaz hitz egiteko espazioa; eta Liburutegi feminista. Denetan aurrez hitzordua eskatu behar da: 633.432762 edo edo info@zumaiakoemakumeonetxea.eus. Sexu aholukaritzari dagokionez, hitzordua eskatzeko: 605.748579 edo sexologiazumaiakoudala@gmail.com.

Zumaiako Emakumeon* Etxeak antolatutako egitarauari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, liburuxketan edo lotura honetan kontsulta daiteke: https://ukt.tok-md.com/pdfak/Programazioa_2025_urtarrila_ekaina.pdf.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zumaiako Emakumeon* Etxeak ikasturte berrirako egitaraua aurkeztu du