Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Tindufeko saharar kanpamentuetako gazteak. DARAHLI
Zumaiako Darahli elkarteko lau kide saharar kanpamentuetara doaz gaur

Zumaiako Darahli elkarteko lau kide saharar kanpamentuetara doaz gaur

Astebeteko egonaldia egingo dute Zumaia herriarekin senidetuta dagoen Zug herrian

DV

ZUMAIA.

Viernes, 1 de diciembre 2017, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur, Zumaiako Darahli elkarteko lau kide Tindouf-eko saharar kanpamentuetan aste beteko egonaldia hasiko dute Zumaia herriarekin senidetuta dagoen Zug herrian. Hauen artean Maria eta Jose ikastetxeko eta Zumaiako Institutuko irakasleak diren Ibon Ibarguren eta Samuel Ruiz egongo dira bi ikastetxeen arteko lankidetza proiektua antolatzeko asmoz.

Bertan, besteak beste, honako egitekoa aurrera eramango dute: elektrizitate handiko proiektua aurrera eramateko baldintzak eta baliabideak aztertuko dituzte eta 2018ko martxoan gauzatuko dute.

Senidetze proiektuaren barruan, beharra handia duten 30 familia aukeratuko dituzte eta 2018ko martxoan doazen gazte zumaiarrek laguntza emango diete. Horretarako bereziki Zumaian otsaila eta martxoan familia hauentzat dirua lortzeko kanpaina berezia egingo dute.

Mikrokredituen proiektua. Hau da, emakume gazteek beraien proiektua martxan eta aurrera ateratzeko negozioa Darahli elkarteak iaz sei mikrokredito ezberdinak bultzatu zituen, horietako bakoitzari 1.000 euroko laguntza emanez. Hauek izan ziren martxan jarritako proiektuak eta orain baloratuko dutenak: bazar denda, ileapaindegia, janari-denda, fotokopia-fotografia denda, burdindegia eta modista-denda.

Martxoan kanpamentuetara

Eta 2018. urteko martxoan Zumaiako Institutuak eta Maria eta Jose ikastetxeak aurrera daramaten Darahali proiektuaren barruan Zumaiako 70 bat ikaslek Tinduf-eko saharar kanpamentuetara joateko asmotan dute eta han gauzatuko dituzten proiektuak eta egingo duten plangintza ondo zehaztea da ere joatearen helburu nagusitariko bat.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios