Borrar
MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA
Zumaiako dantzari txikiak Errenterian

Zumaia

Zumaiako dantzari txikiak Errenterian

Viernes, 2 de mayo 2025, 20:09

Musika eta Dantza eskolako euskal dantzako ikasleak Errenteriako Dantzari Txiki Egunean izan ziren maiatzaren lehenean. Murixka (Lezo), Aurtzaka (Beasain), Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola (Hondarribia)eta Udaberri (Tolosa) dantza talde eta Zubietako joaldun gazteekin, hartu zuten parte Errenteriako Herri Arte Eskolako dan-tzariekin batera aurtengo Dantzari txiki egunean. Arratsaldean, trikitilariek dan-tzaldiari hasiera eman zioten Gamon Zumardian. Ondoren, Modestok eskainitako piezekin aritu ziren dantzan bertaratutakoek. Egun polit honi amaiera emateko Gamon Zumardian agurra, agintariarena, fandago eta arin-arina dantzatu zituzten guztiek elkarrekin. Dantzarien hurrengo hitzordua Beasainen izango da, ekainaren 1ean ospatuko den Zumaiako Dantzari Egunaren aurretik izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zumaiako dantzari txikiak Errenterian