Zumaiako Beduola elkarteak berreskuratutako txalupen aurkezpen ekitaldia egingo da bihar

S.U. ZUMAIA.

Zumaiako Beduola elkartek Karmen bezperako ekitaldia egingo du bihar. Elkartearen berri eman eta herriari berreskuratutako txalupen aurkezpena egingo dio.

Karmen bezperako ekitaldia 11:00etan hasiko da, Beduolaren lokalean. Bertan, anagramak jarriko dituzte eta hamaiketakoa egingo da. Arratsaldean, berriz, 16:00etatik 20:00etara, elkartearen karpa jarriko da Arranplan. 17:00etatik aurrera, txalupak arranpla aurretik pasako dira eta hauen ezaugarriak eta historiaren berri emango da. Ondoren, nahi dutenentzako paseo txiki bat egingo da ontzietan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos