
Zumaia
Zumaia Master Series zesta punta txapelketako finalerako bikoteak erabakita geratu diraSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Zumaia Master Series zesta punta txapelketako finalerako bikoteak erabakita geratu diraSara Utrera
zumaia.
Martes, 22 de abril 2025, 21:00
Zehaztuta geratu dira San Telmo egunean Zumaia Master Serieseko finala jokatuko duten bikoteak. Astelehen arratsaldean jokatu ziren Jai Alai Leaguerako puntuagarria izango den txapelketako bigarren finalaurreko bi partidak, Aitzurin; Helena Barrenetxea-Maia Goikoetxea eta Xabi Barandika-Jon Zabala bikoteek lortu zuten finalerako txartela. Emaitza honekin, FridaWatkins izango da ordezkari zumaiar bakarra final handian.
Emakumeek partida ona jokatu zuten Zumaiako zaleen aurrean. «Neurketa bikaina jokatu zuten Helena Barrenetxeak, Winter Series txapelketako txapeldunak, eta Elaia Gogenolak. Bi aurrelari bizi eta errematatzaile, atzean, Olaia Otañok eta Maia Goikoetxeak oso ondo gidatuta. Azken hau behetik gora datorren pilotaria da eta denen artean gazteena izan arren, Berriatukoak pilotari gogor ematen dio. Olaia Otañok defentsa ona erakutsi zuen, baina Maia Goikoetxeak bizkarra erakutsi zion eta hor egon da partidaren gakoa», azaldu zuten txapelketaren antolakuntzatik. Norgehiagokaren emaitza 13-15, 10-15 izan zen
Gizonezkoen partidan, berriz, Xabi Barandika gernikarra garaipen garrantzitsu batekin itzuli zen kantxetara, hilabete baino gehiago jokatu gabe egon eta gero. «Iazko txapeldunek, Aritz Erkiagak eta Unai Urangak, ez zuten partida ona jokatu Aitzurin. Zumaiako atzelariak ezin izan zion Erkiagari behar bezala lagundu eta Erkiaga bera ere ez zen bere mailarik onenean egon». Aldiz, bai Barandikak bai Jon Zabala markinarrak partida serioa eta osoa jokatu zuten, txapelketako bigarren finalaurrekoan protagonista izan zirelarik. Kasu honetan, norgehiagoka 9-15, 14-15 amaitu zen.
Hala, hilaren 28an aurtengo txapela lortzeko finala jokatuko duten lau bikoteak zehaztu dira. Batetik, Ihart-Frida eta Helena-Maia; eta bestetik, Urreisti-Manci eta Barandika-Zabala. San Telmo eguneko hitzordurako sarrerak: eramanjaialai.com/sarrerak-entradas.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.