
Zumaia
'Zumaia lehen eta orain' argazki erakusketa kolektiboaren azken egunak, Alondegiko sarreranSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
'Zumaia lehen eta orain' argazki erakusketa kolektiboaren azken egunak, Alondegiko sarreranS. U.
zumaia.
Miércoles, 8 de enero 2025, 20:14
'Zumaia lehen eta orain' argazki erakusketa ikusgai dago Alondegiko sarreran, ostirala bitartean. 'Zumaia Ezagutzen' proiektuaren baitan, herriko Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasle guztiek argazki rallyan parte hartu dute, Zumaian emandako bilakaera aztertuz.
Argazki Rallyko saioetan, Zumaiako hainbat argazki zahar bildu, irudietan ageri diren lekuak identifikatu eta toki horietara joan dira ikasleak, aldaketarik izan ote den ikusteko. Bertan, argazki berri atera dute, lekua nola aldatu den ikusi ahal izateko.
Ikasleek ateratako irudi guztiak bildu eta argazki zaharraren ikuspuntu antzekoena duen gaur egungo argazkia aukeratu dute, boto bidez, ikasle guztien artean. Aukeratutako argazkiekin erakusketa kolektiboa sortu da, Oikiako Eskola, Zumaiako Herri Eskola eta Zumaiena ikastetxeko ikasleek egindako lana uztartuz.
Ostirala izango da 'Zumaia lehen eta orain' argazki erakusketa kolektiboa bisitatu ahal izateko azken eguna.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.