Zumaia Gipuzkoako Herriarteko txapelketako hiru modalitatetan arituko da

Pasa den edizioan parte hartu zuten pilotari zumaiarrak. /
Pasa den edizioan parte hartu zuten pilotari zumaiarrak.

Txapelketako lehen partidak bihar, hilak 4an, 19:30etik aurrera jokatuko dira Aitzurin

SARA UTRERA ZUMAIA.

Zumaiako pilotariek Gipuzkoako Herriarteko txapelketan hartuko dute parte. Txapelketa lau modalitatetan jokatzen da: eskuz, zesta puntan, palan gomazko pilotarekin eta palan larruzkoarekin. Zumaiako kirol elkarteko kideak hiru modalitatetan arituko dira.

Eskuzkoan eta zesta puntan, kadete, jubenil eta nagusiek hartuko dute parte; eta gomazko palan, nagusiek bakarrik. Azken modalitate honetan jokatuko diren partidatan: banaka kantxa osoan, binaka kantxa osoan, eta banaka zazpi koadroen barruan (24,5 metro). Eskuzko txapelketan 18 herrik hartuko dute parte; gomazko modalitatean 16 herrik, pala motza eta larruzko paletan zor-tzik eta zesta puntan, berriz, lau.

Hauek izango dira Herriartekoan parte hartuko duten zumaiarrak: kadete mailan, Gotzon Larrañaga eta Ekaitz Alcantara; jubenil mailan, Oier Larrañaga eta Julen Beristain, eta nagusi mailan, Jokin Iriondo eta Oihan Iribar.

Lehen partida, bihar

Txapelketako lehen partidak bihar, 19:30etik aurrera jokatuko dira Aitzurin. Zumaia eta Donostiako kadete, jubenil eta nagusi mailako jokalariak neurtuko dira.

Zesta puntako Zumaia-Mutrikuren arteko partidua eta paleta gomazkoa, Zumaia-Andoain, maia-tzaren 13ko asteburuan jokatuko dira Aitzurin.

Txapelketa herrikoia

Bestetik, pasa den ostiralean Pilota Txapelketa Herrikoiaren hirugarren jardunaldia jokatu zen. Hauek izan ziren emaitzak: Olazabal-Mendizabal 22-10 Manterola-Eizagirre; Beñat-Zendoia (ez ziren agertu, beraz garaipena bikote aurkariarentzat) 0-22 Garcia-Odriozola; Aizpurua-Astigarraga 22-13 Odriozola-Martija; Antia-Agirre 22-19 Berix-Urbieta. Hurrengo jardunaldia bihar, ostirala, 17:30etik aurrera Odietan. Euria eginez gero, Herri Eskolako frontoian jokatuko dira partiduak.

 

Fotos

Vídeos