Zumaia Espainiako zesta punta txapelketako finalaurrekoetan

S.U. ZUMAIA.

Espainiako zesta punta Txapelketako finalaurrekoak jokatzeko sailkatu dira Cosme Agirre eta Unai Uranga pilotari zumaiarrak. Pasa den asteburuan Noingo (Nafarroa) Bidezarra pilotalekuan jokatutako Ligako norgehiagokan 2-0 nagusitu ziren Cabanillaseko bikotearen aurka (15-5 eta 15-8). Ostiralean, urriak 5ean, lehen finalaurrekoan jokatuko du bikote zumaiarrak Noaingo bikotearen aurka, 17:00etan Madrilgo Complutense Unibertsitatearen frontoian.

Txapelketako finala eta 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidak urriak 6an jokatuko dira, goizeko 10:00etatik aurrera, Complutenseko frontoian ere.

 

Fotos

Vídeos