'Zumaia EMEZ: Emakumeen ibilbidea pausoz pauso', larunbatean

ZUMAIA.

Larunbat honetan 'Zumaia EMEZ: Emakumeen ibilbidea pausoz pauso' izeneko bisita eskainiko da. «Herrian emakumeek, ospetsuek nahiz eguneroko lanarekin herria egin duten beste guztiek zer erakuts diezaguketen ikusiko dugu ibilbide honetan. Dendari, hoteletan langile, irakasle, kontserbetako langile edo mojak, eta baita herriko izen pisudunak: Julene Azpeitia, Elvira Zipitria, Balendiñe Albizu esate baterako. Haien bizitza eta emariak izango dira jarduera honen ardatz», azaldu dute antolatzaileek.

Ibilbidea 11:00etan hasiko da Alodendegian eta iraupena ordu betekoa izango da gutxi gorabehera. Izen-ematea Alondegia Kultur Etxean (kultura@zumaia.eus edo 943861056).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos