Zesta punta denboraldiko entrenamenduak

Gaztetxoen entrenamenduak izango dira Aitzurin./
Gaztetxoen entrenamenduak izango dira Aitzurin.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Hasi dira zesta puntako denboraldi berriko entrenamenduak. Aste honetan goizez izango dira, 10:00etatik 13:00etara. 10:00etan gaztetxoen entrenamenduak izango dira Aitzurin. «Ateak zabalik ditugu kirol hau probatu nahi duten haurrentzat», diote Zumaiako zesta puntako eskolatik. 8 urtetik gorako haurrek parte hartu ahal izango dute. Irailaren 10etik aurrera, berriz, arratsaldez egingo dira. Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko 688.668046 mugikor zenbakira jo dezakete.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos