'Zerura eroria' antzezlana eskainiko da gaur Oxford aretoan

'Zerura eroria' antzezlanaren une bat. /  ANODINO TEATROA
'Zerura eroria' antzezlanaren une bat. / ANODINO TEATROA

Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, bost euroan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

'Zerura eroria' antzezlana eskainiko da gaur, 22:00etan, Oxford aretoan, Anodino Teatroa konpainiaren eskutik.

'Zerua eroria' komedia zoroa da, ganberroa eta lotsabakoa. «Barre algarakadak eragitea da lan honen funtsa, oinarria eta helburua. Publikoaren konplizitatea bilatzen dugu Armandoren gorabeherak kontatzen dugun bitartean, hain zuzen ere klown eta buffoi teknikak erabili ditugu 'Zerura Eroria' sortze-prozesuan», dio konpainiak. Eta horretarako teknika hauetan aditua den Pablo Ibarluzea zuzendari bezela izan dute.

Mikel Fernandino-ren textu batetik hasita, muntai-joku bat izango balitz bezela, zatitu, ordenatu, moztu, gehitu eta birmontatu egin zuten. Honetarako Iñaki Ziarrustaren laguntza ere izan zuten.

Espazio anitzetara moldatzen den ikuskizuna dela diote, hau da, leku ertain eta handietara baina baita ere espazio txikietan egin daitekeen. Izan ere, aktoreen lanean oinarritzen den obra da eta eszenografia sinple bat lagungarri bihurtzen delarik. «Erritmo bizia ezarri diogu antzezlanari eta halaber pertsonai ezberdinen sartu-irteerak, eromen hau paregabea izan dadin». Komedia freskoa eta burugabea sortzea izan zen Anodino Teatroa taldearen helburuetariko bat. «Eta lortu dugula uste dugu. Baina ez dugu guk bakarrik esaten. Ikuslegoaren harrera eta kritikaren hitzek horrela diote», gaineratu dute.

«Zerbait al dago hil ostean? Zerbait badago, nora goaz? Gora? Behera?Bizitutakoaren arabera erabakiko al da norabidea? Ezinbestekoa da bizitza produktiboa eramatea hldakoekin joan ahal izateko? Nola deitzen dira hilda zaudenean dituzun bizipenak? Hildakoen bizipenak? Bizi penak? Hil penak? Bizitzaldi ezgauza bezain zozo baten ondoren, Armandok zeruan atseden hartu besterik ez zuen nahi. Baina kapitalismoaren atzaparkadak eta krisi ekonomikoa zeruraino iritsi dira, eta ez zuen espero bere produktibitate eskasak atseden hartzea galaraziko zionik. Orain lurrera itzuli beharko du, bizitzan egin ez zuena egiteko. Sartzerik izango al du?», dio obraren sinopsiak.

Florentino Badiola, Aiora Sedano eta Aitor Fernandino dira Pablo Ibarluzeak zuzendutako obra honen protagonistak.

Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 5 euroan.

 

Fotos

Vídeos