Borrar

Zumaia

Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea

S. U.

zumaia.

Martes, 29 de abril 2025, 20:07

Zumaiako Udalak udarako kirol eskaintza zabala prestatu du beste urte batez. Haur, gazte zein helduentzako jarduerak barnebiltzen ditu eskaintzak. Surf, SUP eta bodyboard ikastaroetatik hasi eta TRX, pilates edo multifitness bezalako jardueretaraino, askotariko aukerak izango dira aurten ere.

Bestalde, uda osoan zehar martxan egongo da Itsasgain Kirol Elkartearen ontzien alokairu zerbitzua (piraguak, etab.), ohikoa den bezala.

Haurrentzako ikastaroak igeriketa, surf, sup eta bodyboard izango dira. Igeriketa ikastaroari dagokionez, 30 minutuko saioak izango dira, eta hamabostaldika antolatuko da, txanda desberdinetan. Surf, Sup, eta Bodyboard ikastaroak Itzurun hondartzan eskainiko dira eta bi modalitateren artean aukeratu ahal izango da: bi eguneko ikastaroa, edo bost egunekoa. Halaber, haur eta gazteentzako kirol udalekuak ere izango dira LH4tik DBH2ra bitartekoentzat. Kasu honetan, izen-emate epea itxita dago dagoeneko.

14 eta 16 urte bitarteko nerabeentzat bi ikastaro antolatu dira: Multifitness eta Cycling gaztea, biak hilabeteko iraupenekoak.

Helduen ikastaroak

16 urtetik gorako pertsona guztiek ikastaro eskaintza zabala izango dute aukeran aurtengo udaran ere. TRX, cycling, pilates, GAP eta zumba ikastaroek hilabeteko iraupena izango dute. Helduei zuzendutako igeriketa ikastaroa, berriz, hamabostaldika antolatuko dute.

Ikastaro gehienek hilabeteko iraupena izango dute, eta elkarteekin elkarlanean antolatutako beste batzuek hamabostaldiko formatua izango dute. Jarduerak ekainaren amaieratik irailaren erdialdera bitarte egingo dira.

Izen-ematea

Izen-ematea Lubaki kiroldegian egingo da. Ordainketa txartelarekin egitea gomendatzen da. Eta behin ordainketa eginda, ez da itzulketarik egingo, mediku-ziurtagiriz justifikatutako kasuetan izan ezik.

Informazio gehiago ondorengo estekan: https://zumaia. eus/eu/albisteak/kirol-ikastaroak-2025.pdf.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea