Borrar
7ko futbol txapelketa ekainaren 3tik uzatailaren 24a bitartean jokatuko da Aita Mari zelaian. SARA UTRERA
Zabalik dago 7ko futbol eta areto futbol txapelketan izena emateko epea kiroldegian

Zabalik dago 7ko futbol eta areto futbol txapelketan izena emateko epea kiroldegian

El Diario Vasco

ZUMAIA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Miércoles, 22 de mayo 2019, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtero legez, Zumaiako Udalak futbol 7 eta areto futbol txapelketak antolatu ditu eta biak ekainetik aurrera jokatuko dira.

Aurten, 7ko futbol txapelketaren XIX. edizioa izango da eta interesdunek maiatzaren 29a arte izango dute kiroldegian izena emateko aukera. Horretarako, izen emate orria betetzeaz gain, ezinbestekoa izango da taldekide guztien NAN-aren fotokopia eta ordainketaren ziurtagiria aurkeztea. Behin izen emate epea itxita, 30ean, informazio bilera egingo da araudia eta gainerako xehetasunak azaltzeko, arratsaldeko 19:00etan, hori ere, Lubaki kiroldegian. Aipatu lehiaketa ekainaren 3tik uztailaren 24a bitartean jokatuko da Aita Mari zelaian.

Talde bakoitzak 100 euroko ordainketa egin beharko du ondorengo kontu zenbakira: ES33 2095 5174 98 1064265134.

Areto futbol txapelketa

XXIX. areto futbol txapelketari dagokionez, ekainaren 5a izango da izen emateko azken eguna; informazio bilera, aldiz, ekainaren 6an egingo da arratsaldeko 19:00etan kiroldegian. 7ko futboleko kasuan bezala, izen emate orria bete eta aurkezteaz gain, taldeko jokalari guztien NAN-aren fotokopia eta ordainketaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira. Txapelketa ekainaren 10etik uztailaren 24a bitartean jokatuko da Lubakin.

Talde bakoitzak 100 euroko ordainketa egin beharko du ondorengo kontu zenbakira: ES33 2095 5174 98 1064265134.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios