XVII. Klarinete Maratoia «guztiz positiboa», Sapere Aude Sinfoniettaren esanetan

'Drakulinas' taldea Laukoteen lehiaketan. / SARA UTRERA
'Drakulinas' taldea Laukoteen lehiaketan. / SARA UTRERA

Zumaiako Txori Txiki Musika Eskolako 'Drakulinas' taldeak Ludoteka Saria irabazi zuen Laukoteen lehiaketan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Abenduaren 12tik 16 bitartera pasa berri den XVII. Klarinete Maratoiaren balorazio guztiz positiboa egin dute egitasmo hau antolatzen izan diren Sapere Aude Sinfoniettako kideek. Jardunaldi desberdinak izan dira eta parte-hartzea ona izan da.

Aurtengo hamazazpi edizio berezi honetan 80 laguneek baino gehigo izena eman dute ikasle gisa eta honi gehitu behar zaio, musika bandako kideak, erakusketarako etorri ziren musika etxeetako profesionalak eta hainbat musika eskola zein kontserbatorietako irakasle, 100 lagunen bueltan ibili dira bost egun hauetan klarinetearen aitzakian; «Etxekoetaz aparte, alegia, zumaiarrak,...Donostia, Zarautz, Villodas, Mutriku, Irun, Gasteiz, Laguardia, Noain, Urretxu, Zumarraga, Azpeitia, Aretxabaleta, Elgoibar, Andoain, Pasai Antxo, Errenteria, Tolosa, eta Legazpi klarinete joleak izan ditugu», azaldu dute antolatzaileek. «Eta partaide kopuru zuzen honi gehitu behar zaio ere hauen bueltan mugitzen diren guztiak; irakasleak, eta batez ere gurasoak. 17 edizio egin eta hainbeste partaide izatea, marka haundia da eta erakusten du Maratoia ez dela atzean geratzen ari, bost egunetan zehar gauza asko eskaini baitira; klarinete eskoletaz gain, erakusketa, Clarinet Clinic saioak, emanaldiak, lehiaketa, kontzertu bikainak, Alxander teknika, etab.». Eta ildo beretik jarraituz, antolatzaileak ari dira hurrengo ediziorako bueltaka eta itxura ematen.

Adin guztietako Kontserbatorio eta Musika Eskola askotako ikasleak hurbildu dira Zumaira egun horietan; askok errepikatu egiten dute «eta beste batzuk estreinekoz etorri dira baina hurrengo urtean bueltatzeko asmoa azaldu dute, nahiz eta egunerokotasunagatik mugitzeko magultasun arazoekin topatu. Publiko zabalera eskeinitako ekitaldietan ere jendearen harrera ona izan da. Bitxikeri moduan aipatu behar da kanpotar ugari inguratu direla eta guztiek eskerrak eman dutela honelako ekintzak aurrera eramagategatik», diote.

Eta azkenik, aipatu azken urteotan indarra hartu duen laukote lehiaketa kontzertuaren irabazleak. Zazpi laukotek izena eman eta parte hartu zutela, hiru maila ezberdinetan banatuak (8-12 / 13-16 eta 17-20 urte bitartekoak).

Sariari dagokionez maila bakoitzean, talde irabazlearentzako sari ekonomikoa eta diploma izan zen. 17-20 urte bitarteko mailan gainera, irabazleek aukera izango dute 2018ko udaran, Zumaiako Nazioarteko Musika Jaialdian kontzertua eskeintzeko. Iaz ere halaxe egin zen eta honez gain, Ludoteka Saria eta Gaztetxola saria izan ditugu. Honela, emaitza hauxe izan zen.

Zumaiarrak garaile

Ludoteka saria, (8-12urte bitartekoak) Zumaiako Musika Eskolako ikasleak irabazi zuten. Txori Txiki Musika Eskolako ikasleek bi mailatan aritu ziren eta 8-12 bitarteko mailan 'Drakulinas' izenarekin aurkeztutako Naia Sesma, June Bengoetxea, Iera Urkidi eta Tahnne Sesma taldekideak Ludoteka Saria irabazi zuten, The Addams Family telesailaren gaia eskeiniaz. Irabazleen diploma eta sari ekonomikoaz gain, adosteko data batean Zumaiako Ludotekan kontzertua eskeniko dute.

Gaztetxola sairan, (13-16 urte bitartekoak):Errenteria Musikaleko Klarteria Quartet izan zen garaile, Xabier Ruiz de Azua, Aitor Juez, Mushegh Martyrosian, eta Kerman Martinek osatzen zutena eta A. Dvorak-en Slavonic Dances eskini zuten. Irabazleen diploma eta sari ekonomikoaz gain, adosteko data batean Zumaiako gaztetxolan kontzertua eskeniko dute.

Eta Musika Jaialdia Saria, berriz, (17-20 urte bitartekoak): «Maila honetan ez zen laukoterik aurkeztu baina 13-16 bitartekoan bi talde oso paretsu puntuazioan izan zirenez, talde bati sari hau ematea erabaki zuen epaimahaiak. Beraz, saria 'Eduardo Mocoroa' Musika Eskolara joan zen, Tolosara. Ganuxi Laukoteak, Forrest Gump pelikulako Suite-a eskini zuen. Garazi Gil, Nuria Domenech, Uxue Garmendia eta Izadi Otamendi», azaldu dute. Irabazleen diploma eta sari ekonomikoaz gain, 2019ko Zumaiako Musika Jailadiari irekiera emango dion kontzertua eskeniko dute.

«Aipatzekoa ere klarinetearen aiztakian izandako festa hau, igande arratsaldean bukatu zela ganbara musika kontzertu berezi batekin Enjoy the clarinet! non, klarineteak eta soka instrumentuak elkarrekin jolasean; musika klasikoa, jazz doinuak»; gaineratu dute.