
Zumaia
Xabin Arzelus Sagardiaren erakusketa, hilaren 11ra arteSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Xabin Arzelus Sagardiaren erakusketa, hilaren 11ra arteSara Utrera
ZUMAIA.
Miércoles, 30 de abril 2025, 20:05
Xabin Arzelus Sagardia (Donostia, 1944) bere pirograbatu lanak erakusten ari da maia-tzaren 11ra arte Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan, 'SUA|ZURA' izeneko erakusketarekin.
Pirograbatuaren teknikarekin, donostiarrak irudiak grabatzen ditu egurrezko euskarrietan, beroa erabiliz. «Nahiz eta nik teknika mistotzat hartzen dudan, tinta ere erabiltzen dudalako», argitu du donostiarrak. Oxford aretora 19 lan inguru ekarri ditu, gehienak paisaiak, tartean baserriak, Donostiako bistak eta, nola ez, Zumaiakoak. Izan ere, Xabin Arzelusek harreman berezia du herri honekin. «Nire emaztea hemengoa da, eta nire seme-alabak txikiak zirenean Zumaiako hondartzara etortzea gustatzen zitzaigun», azaldu du. Hala, Itzurun hondartzari, itsaslabarrei eta Zumaiako beste hainbat txokori eskainitako hainbat marrazki ikus daitezke erakusketa gelan. Gernikako koadroa ere ekarri du, argazki zaharretan oinarritutako irudiak eta pinturetan oinarritutako beste batzuk; adibidez, Donostiako kaiaren marrazki batean inspiratutako baten kasua. «Azken hori Eusko Jaurlaritzan lan egiten nuenean egunero ikusten nuen marrazki batean oinarrituta dago».
Xabin Arzelus teknika horrekin marrazten hasi zen hobby moduan, denbora pasa bezala eta erlaxatzeko. Eusko Jaurlaritzan lan egiten zuen, HABEren arloan, kamera gisa eta ikus-entzunezko piezak egiten 'Bai Horixe'-rako (ETBn botatzen zuten euskara ikasteko saioak); ondoren, diseinu grafikoaren atalean. «Egin ditudan koadro gehienak hor lan egiten nuenean ikusitakoak dira», azaldu du.
Egin zuen lehena, baina, San Telmo museoan ikusi zuen Zuloagaren 'Tipos Vascos' koadroa da, eta erakusketa honetan ezin zen falta. «1977n egin nuen. Garai hartan oleoa margotzen nuen, baina lehortzeko denbora asko behar nuenez ez zitzaidan gehiegi gustatzen. Denbora horretan teknika horrekin heraldika eta abizenak egiten zituen gizon bat ezagutu nuen eta probatzen hasi nintzen», azaldu du. Koadro berriena, aldiz, 2021ean egina dago.
Haritzaren gainean egiten ditu bere obrak. Hasteko, argazkia edo marrazkia egurraren gainean proiektatzen du eta marra nagusiak markatzen ditu proportzioei eusteko, piro-grabagailuarekin erre eta itzalak margotzen ditu. Amaitzean, berniz satinatu geruza bat ematen dio.
Gernikako koadroarekin pinua probatu nuen, baina oso zaila zitzaidan piro-grabagailuarekin erretzea betara iristean. Orduan erabaki nuen onena egurra aldatzea zela, erretzeko egokiena zein zen kontsultatu eta haritza aukeratu nuen orain arte
'SUA|ZURA' erakusketa egunero ikusi ahal izango da, hilaren 11ra arte, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.