Viveros San Antongo infantil eta alebinak, azken txapan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Asteburu honetan bukatuko dute denboraldia Zumaiako Txirrindulari Elkarteko gazteenek. Larunbatean Lezon eta igandean Pasai San Pedron mendiko bizikletako Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute eta denboraldia agurtuko dute Viveros San Antongo alebin eta infantilek. Garazi Bergarak denboraldia luzatu beharko du, uztailaren hasieran Galizian jokatuko den infantil mailako Espainiako txapelketan parte hartuko baitu.

Joan den larunbatean Zumaian izan zuten lasterketa alebinek eta infantilek: Alebin mailan Danel Beristainek 5. amaitu zuen, Asier Aizpuruak 6., Yuri Urbietak 7., Anuk Gogenolak 8., Lizar Toloska 12., Xabat Bergarak 15., Zuhaitz Valerok 16., Beñat Sainzek 18., Manex Beristainek 21., Iker Eizagirrek 22., Kepa Urbietak 30., eta Hedoi Mateosek 32. Nesken artean Araitz Aldazabal 6.a izan zen eta Ihintza Gartzairena 7.a Infantiletan Aritzi Eizagirre 12.a izan zen eta Heiko Mateos 17. Heurekin batera ibili zen Garazi Bergara, nesken artean erabateko nagusitasuna erakutsiz.

Kadeteek larunbatean Lizarran Gaztetxoak torneoko lasterketa izan zuten eta igandean, berriz, Oñatin. 1. urtekoetan Viveros San Antongo hiru txirrindulariak lehen multzoan helmugaratu ziren Lizarrako lasterketan: Ander Altuna 9. sailkatu zen, Kimetz Etxabe 13. eta Aitor Agirre 14. Bigarren urteko kadetea den Mikel Mancisidor 60.a izan zen helmugan 95 txirrindularietatik. Oñatin, berriz: Kimetz Etxabek 18. bukatu zuen, Aitor Agirre 31.a izan zen, 62. Bukatu zuen Ander Altunak eta 65. Roman Zabaletak; Mikel Mancisidorrek ez zuen karrera bukatu. Roman Zabaletak giarretako arazoak izan zituen bukaeran, bola igo zitzaion Oñatiko hilerriko azken maldan. Ander Altunak gorputzaldi oso txarrarekin lasterketa guztia egin zuen. «Apendizitisa zuen. Astelehenean bertan egin zioten ebakuntza eta Viveros San Antongo kadete ausarta orain errekuperatzen ari da, behin sustoa gaindituta», azaldu du Arritxu Iribarrek.

Gaur Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute Zestoan, kadeteek eta bihar arratsaldean, Bergaran banaka erlojuaren aurkako Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute.

Antton Tolosa jubenilak etxean korritu zuen larunbatean. 60k bukatu zuen lasterketa, zumaiarra 39. sailkatu zelarik. Irteeran 92 txirrindulari izan ziren. Asteburu honetan Eibarren Gipuzkoako txapelketan izango da eta horren ondoren, Gipuzkoako itzuliari ekingo dio, holaren 22tik 25era.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos