Viveros San Antonek ziklo krosarekin hasi du denboraldia

Viveros San Antongo kadeteak./
Viveros San Antongo kadeteak.

DV ZUMAIA.

Oraindik ere nagiak ateratzen, baina pixkanaka berriz ere lasterketen dinamikan sartu da Zumaiako Txirrindulari Elkartea. Viveros San Antongo bi ziklista kadete estreinatu dira denboraldi berrian, ziklo krosa egitea erabaki baitute Ander Altunak eta Heiko Mateosek.

Ander Altuna lasartearrak bi lasterketa osatu ditu «oso oso maila onean, Corralesen (Kantabrian) laugarren amaitu zuen lehen froga, eta podiumera igo zen bigarrenean, Urduñan», azaldu du elkarteko kide den Arritxu Iribarrek. Joan den ostiralean, Pilarika egunean, Urduñan jokatu zen Euskal egutegiko lehen lasterketa eta bertan garaipenetik gertu izan zen Altuna kadetea. «Lan bikaina egin zuen eta irabazlearekin batera, parean heldu zen azken bihurgunera; handik helmugara ez zen ezer gelditzen eta metro horietan aurretik izan zen Aimar Erostarbe oñatiarra, Zumaiako Txirrindulari elkarteko ordezkaria menderatuz».

Balantzea ona da eta konfian- tza ere eman dio egindako lasterketak: «lortutako emaitzak sinetsarazi dio aurrean ibili behar duela garaipenaren borrokan zi- klo kros denboraldi honetan», dio Iribarrek.

Lehen pausoak

Bestetik, Heiko Mateos heldu berria da kadeteera infantil mailatik. Bide batez, ziklo krosean estreinatu zen Urduñan. «Eguraldi onagatik eta lehorteagatik loka- tzik ez zegoen, baina ziklo kroserako teknikak lantzeko moduko ibilbidea atondu zuten antolatzaileek».

Baldintza hauetara ondo egokitu zen arroarra. 58 txirrindulari abiatu ziren eta 32. postuan helmugaratu zen. «Nabarmentzekoa 25. postuaren inguruan zenean erorikoa izan eta postuak galdu zituela». Estreinaldi honen ondoren, asteburu honetan Burgosen parte hartuko dute Viveros San Antongo bi ziklistek, Villarcayon eta Medina de Pomarren dira asteburu honetan lasterketak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos