Secciones
Servicios
Destacamos
ZUMAIA.
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Domingo, 21 de abril 2019, 00:15
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Kadete mailako Gaztetxoak torneoko liderra da Viveros San Anton Atarrabian jokatutako lasterketa taldeka irabazi ondoren. «Gaztetxoak torneoan Euskal Herri osoko kadeteak batzen dira, beraz garaipena oso garrantzitsua da. Gainera, mendiko saria Aitor Agirre zumaiarrak lortu zuen ere», azaldu du Zumaiako Txirrindula Elkarteko kide den Arritxu Iribarrek.
Uzta ona bildu zuen Viveros San Antonek Atarrabian. Bigarren urteko kadeteek lortu zuten garaipena, eta horretarako postu onak lortu zituzten Viveros San Antongo ziklistek: Kimetz Etxabe 9., Ander Altuna 16., Enaitz Garai 18. eta Aitor Agirre 38. «Irteeran 113 ziklista elkartu ziren, baina helmugara 89 bakarrik heldu ziren. Karrera bizia izan zen, ibilbideko 53 kilometroak 39,2 kilometro orduko abiadan egin baitzituzten. Lasterketak bukaera bihurria izan zuen, biribilgune eta bidegurutzez betea, hor izandako gorabeherek zaildu egin zuten postu hobeak lortzea. Enaitz Garaik, gainera, katearekin ere arazoak izan zituen. Beraz, taldeka gailenduta eta mendia (Aitor Agirre) lortuta denak pozik», dio.
Bigarren urtekoen aurretik lehen urtekoen lasterketa jokatu zen eta bertan Heiko Mateos eta Aritz Eizagirre gai izan ziren lasterketa osatzeko. Ez zuten gaitasun hori izan partehartzaile guztiek, 98 abiatu eta 85 ailegatu baitziren. Heiko Mateos 58. sailkatu zen eta Aritz Eizagirre 59.; «hauek ere pedalei gogotik eman zieten 39,2 kilometro orduko abiaduran osatu baitzuten 48 kilometroko ibilbidea».
Hilaren 27an izango dute Gaztetxoak torneoko bigarren proba; Arrespalditzan da hitzordua. Ordurako Kimetz Etxabek bukatuta izango du pistako denboraldia. Aste Santu honetan Tafallan lehiatuko da Euskal Selekzioarekin Espainiako txapelketetan.
Kadeteak ari dira pedal kolpe ona hartzez, aurreko astean ere Ataunen eta Zestoan oso lasterketa onak osatu baizituzten. «Enaitz Garai ezustekoa emateko zorian izan zen Zestoan, Kimetz Etxabek abiaduraz gain igotzeko zangoak badituela erakutsi zuen, Ander Altuna berekin beti kontatu behar dela erakutsi zuen eta Aitor Agirrek mailako rodadore onenaren pare dabil». Lehen urtekoek ere hartu dute lasterketak bukatzeko dinamika, «konfidantza ere bai: Heiko Mateosek erakutsi du taldekideentzat lana egiteko ardura ere har dezakeela eta Aritz Eizagirrek lasterketak bukatzeko arazorik ez duela sinistu du», dio Iribarrek.
Junior mailan lasterketak gogortzen hasi dira. Aurki Gipuzkoako klasika jokatuko da, aurretik Euskal Herria Torneoko bigarren proba ere bai eta hau guztia pelotoian nabari da. Deban 14. sailkatu zen Antton Tolosa, Zegaman 22.«Eguneko ihesaldian sartu eta azken mendatean (Barbaris) amore eman zuen. Mikel Mancisidorrek Deban ez zuen egun ona izan eta Zegaman zulatu batek jokoz kanpo utzi zuen». Aste Santuan Durangon maila nazionaleko klasika baten parte hartuko dute eta igandean Euskal Herria Torneoko karreran Agurainen, non lehen mailako Opakuak epaia emango duen. Antton Tolosan aste honetan Gipuzkoako Selekzioarekin Frantzian korritzeko aurreselekzioan egon da.
«Alebin eta infantiletan denboraldiak 'aspergarri' jarraitzen du, Asier Aizpuruak eta Garazi Bergarak ez baitute aukerarik ematen, dena irabazten ari dira Viveros San Antongo harri bitxiek». Garazi Bergarak, gainera, aurreko larunbatean Aizarnazabaleko proba irabazi bazuen eta igandean Seguran Gipuzkoako neskekin bere indarrak neurtzeko aukera izan zuen beste garaipen bat lortuz. «Hau azterketa polita izan zen Gipuzkoako Txapelketari begira». Haizea Gabarain, Ihintza Gartziategi eta Araitz Gabarain ere alebinetan oso ondo defendatu ziren Gipuzkoako beste nesken artean. «Aizarnazabalen ibilbidea laburra eta gogorra da, alebinetan, Asier Aizpuruaren garaipenaz gain, Manex Beristainen karrera nabarmendu behar da, podiumera igo baitzen. Lan ona oraingoan hirugarren postuarekin errematatuz». Xabat Bergara 8. sailkatu zen, Beñat Sainz 13. eta Iker Eizagirre 20. Nesketan Ihintza Gartziarena bosgarren izan zen eta Araitz Gabarain seigarren. «Infantilen lasterketa izugarri gogorra izan zen eta sei mutilek bakarrik bukatu zuten», gaineratu du Arritxuk.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.