Viveros San Anton, pistan eta ziklo-krosean

Aitor Agirre, pistako txapelketan. / VIVEROS SAN ANTON
Aitor Agirre, pistako txapelketan. / VIVEROS SAN ANTON

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Ziklo-kros denboraldia aurrera doa eta hortxe jarraitzen dute maila onean Viveros San Anton-Zumaiako TE-ko txirrindulari kadeteek. Ander Altunak ohorezko postuetan borrokan segitzen du eta Heiko Mateosek lasterketak buka- tzen.

«Gipuzkoako txapelketako azken itzulian erorikoa izan eta galdu ondoren, aurreko asteburuan Karran- tzan eta Espainiako koparako puntuagarria zen lasterketan, Ander Altuna 24. sailkatu zen. Sailkapeneko hirugarren euskal txirrindularia izan zen», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide den Arritxu Iribarrek. Heiko Mateosek 52. bukatu zuen lasterketa. «Garaipentzat jo behar da ez baitzen doblatua izan Espainiako kopako lasterketa izan arren», adierazi du. Asteburu honetan, igandean, Amorebietan izango dute karrera Altunak eta Mateosek.

Taldeko lau kidek Donostiako Belodromoan ekin zioten pistako denboraldiari. Jubeniletan aurten bi txirrindulari izango ditu Viveros San Antonek: Antton Tolosak bigarren denboraldiari aurre egingo dio eta Mikel Manzisidor estreinatu egingo da. «Aldea dago kadeteetatik jubeniletara eta lehenengo lasterketan oso maila txukuna eman du Manzisidor gazteak: tempo lasterketa 17. bukatu du, hainbat itzuli lasterketa buruan eman ondoren; aurpegia eman zuen Mikel Manzisidorrek ausart jokatuz indarrak amaiaera arte gorde gabe», dio Iribarrek. Antton Tolosak tempo lasterketa 14. bukatu zuen. Hobeto ibili zen puntuaketan; 8. sailkatu zen karrerako bigarren ihesaldia hartu eta pelotoiari itzulia hartuaz; Mikel Manzisidor 21. sailkatu zen puntuaketan.

Hasiera ona jubeniletan eta an- tzekoa kadeteetan. Bigarren urteko kadeteen txanda izan zen lehen jardunaldian eta Kimetz Etxabek eta Aitor Agirrek, «nahiz eta oraindik berde daudela erakutsi, denboraldian egin dezaketenaren zipriztinak utzi zituzten. Etxabe eta Agirre okerrik ezean protagonista izango dira denboraldi honetan. Scratchean Kimetz Etxabe bostgarren sailkatu zen, eta hori azken itzulian itxita gelditu zela. Hala ere abilidadea erakutsi zuen puntuak hartzeko. Aitor Agirre 13. sailkatu zen. Puntuaketan Aitor Agirrek hirugarren bukatu zuen, ausardiaz ihesi eta lasterketa buruan ibili ostean; Kimetz Etxabek seigarren bukatu zuen», azaldu du.

Gaur bigarren ekitaldia osatuko da Gipuzkoako pistako torneoan, eta Iparraldetik, Gaztela-Leondik eta Asturiastik ere txirrindulariak hartuko dute parte. «Jardunaldi honetan lehen urteko kadeteak estreinatuko dira. Gureen artetik, Aritz Eizagirre. Urduritasuna ilusioarekin uztartu eta irrikitan dago maila berria ezagutzearekin batera, belodromoko karreretan lehen pedalkadak emateko», gaineratu du Arritxu Iribarrek. Scratch eta Puntuaketa lasterketak izango ditu Aritz Eizagirre arroarrak. Jubenilek ere izango dituzte lasterketak bigarren jardunaldian.

 

Fotos

Vídeos