Borrar
Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kadeteak Euskal Herriko onenak, Eibarren. VIVEROS SAN ANTON
Viveros San Anton garaile Eibarren

Viveros San Anton garaile Eibarren

Danel Beristain alebinak denboraldiko lehen garaipena lortu du

El Diario Vasco

ZUMAIA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Sábado, 25 de mayo 2019, 00:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Viveros San Antongo kadeteek maila oso onean jarraitzen dute lehiatzen eta Eibarren Euskal Herri osoko taldeen artean onena izan ziren. «19 talderen artetik lehenak, eta hori sasoiko dagoen Aitor Agirrek erorikoa izan zuela, eta min hartuta ezin izan zuen amaitu», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide den Arritxu Iribarrek. «Lana emaitzak ematen ari da, nahiz eta gazteentzat azterketak direla eta garai ona ez izan», gaineratu du.

Eibarren eguraldi negutiarra izan zuten txirrindulariek eta ibilbidea orain arteko luzeena: 68 kilometro. «Hala ere, bizi-bizi ibili ziren eta 40ko abiaduran, pelotoi handia heldu zen Eibarko helmugara». Bertan, Ander Altuna bigarren sailkatu zen, Kimetz Etxabe 12., Enaitz Garai 17. eta Roman Zabaleta 58. «Lehen urteko Heiko Mateos eta Aritz Eizagirre ez ziren erritmoa eta distantzia asimilatzeko gauza izan».

Ander Altunaren podium hau Viveros San Antonek lortzen duen laugarrena da eta laurak ziklista ezberdinekin. «Ekainaren 1ean etxeko lasterketa da eta bertarako prestatzen ari dira orain, ondoren txapelketak baitatoz bata bestearen atzetik», azaldu du Iribarrek.

Juniorrek bi lasterketa izan dituzte: «larunbatean Zumaian, Antton Tolosa eguneko ihesaldian sartu zen, baina Garateko maldak gehiegi izan ziren beretzat». Amaieran 14. ailegatu zen helmugara eta Mikel Mancisidor 19. «Igandean Elgoibarren biek lan ona egin zuten, Mancisidor bakar bakarrik ibili zen ihes eginda, Lasturko igoeran harrapatu zuten», dio. Helmugan Antton Tolosa 18. sailkatu zen eta Mikel Mancisidor 25. Ekaina hilabete gogorra izango da jubenilentzat, Gipuzkoako itzulian (lau etapa) parte hartuko baitute. «Helburu hori ari dira prestatzen ikasketek baimentzen dieten neurrian», adierazi du Zumaiko Txirrindulari Elkarteko kideak.

Alebinetan, Danel Beristainek denboraldiko lehen garaipena lortu du. «Urte hasiera gogorra izan du osasun aldetik eta orain erabat osatu eta pedal kolpea hartu duenean podiumetik ez da jaitsi ere egiten. Asier Aizpuruak hortxe segitzen du, beti aurrean. Bigarren sailkatu zen Irunen eta puntaren puntan Paul Beristain ere, laugarren sailkatuz; ederki luzitu zuten Viveros San Antongo mailota alebin zumaiarrek».

Infantilek ere emaitza nahi bezalako izan ez arren, lan bikaina egin zuten eta borrokatu karrera buruan metro bakoitza. Garazi Bergara, Anuk Gojenola eta Yuri Urbieta gaur Muskizen izango dira Gipuzkoa ordezkatuz Euskadiko Txapelketan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios